Bloga

Leku gutxi batzuk geratzen dira Kimu proiektuaren prestakuntza tailerretan

LH · 2024-10-09 · Ikaselkar

Partekatu

Urriaren 22an, 23an eta 24an egingo dira, Donostian, Kimu Erronka, Kimu Euskara eta literatura eta Kimu Matematikako irakasleei zuzendutako lehendabiziko saioak. Leku gutxi batzuk geratzen dira.

Harrera oso ona izan dute Kimu proiektuaren erabiltzaile diren irakasleeei zuzendutako prestakuntza tailerrek eta ia bete egin dira talde guztiak.

Euskara eta literatura eta Matematikako tailerretan taldeak bete egin dira. Erronkakoan, aldiz, bada oraindik lekurik. Parte hartzeko interesa duten irakasleek aurrez eman behar dute izena:

  • Kimu Erronka · Begirada zientifikoa zorrozten. IZENA EMAN!

Proposamen bakoitzeko (Erronka, Euskara eta literatura eta Matematika) hiru saioko tailerra eskainiko da, denera 12 ordu: urrian bat, urtarrilean beste bat eta martxoan egingo da hirugarrena.

Saio hauek guztiak 9:30etik 13:30era egingo dira, eta Kimu proiektuaren sortze lanean arituek eta adituek gidatuko dituzte.

Gainera, prestakuntza ibilbideak Nafarroako gobernuak homologatuta eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren homologazioaren zain daude.

Kimu proiektuari buruz gehiago jakin nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan edota hitzordua eskatu.