Bloga

Kimu proiektuaren sortzaileekin zuzeneko solasaldia, maiatzaren 8an

LH · 2025-04-28 · Ikaselkar

Partekatu

Kimu proiektuaren sortzaile taldeko kide diren Aritz Larreta eta Junkal Lertxundirekin zuzeneko solasaldia egingo du Ikaselkarrek datorren ostegunean, hilak 8. ZOOM plataformaren bidez jarraitu ahal izango da.

Maiatzaren 8an, ostegunarekin, 12:30etik 13:30era, Kimu proiektuaren sorkuntzan aritu diren Aritz Larreta eta Junkal Lertxundi Ikaselkarreko kide eta Lehen Hezkuntzako irakasleekin online solasaldia egingo dugu. 

Larretak Kimu Matematika proposamenaren sorkuntza lanean parte hartu du, eta Lertxundi, berriz, Kimu Euskara eta Literaturako ikasmaterialaren sortzailea da.

Euren esperientzia eta ezagutzatik ariko dira, eta irakasleek eta, oro har, hezkuntzak gaur egun dituzten erronka eta aukerak izango dituzte hizpide. Besteak beste, ikasleen konpetentzien garapena, aniztasunaren trataera, euskal dimentsioa eta irakurketa-idazketa prozesua aztertuko dituzte. 

Ikaselkarreko Sustapen arduradun Mikel Antiak gidatuko du elkarrizketa-solasaldia. Partaideek ere izango dute galderak egiteko aukera.

Ekitaldia zuzenean eskainiko da, ZOOM plataformaren bidez, eta aurrez izena ematea ezinbestekoa da:

Saioaren grabazioa ikusgai dago hemen.

Kimu proiektua, LH 1., 2. eta 3. mailetarako

Lehen Hezkuntzako lehenengo hiru mailetarako sortu du Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak Kimu proiektua. Ikaskuntza errealitate hurbileko egoeretan kokatuz, ikasleen funtsezko konpetentziak garatzea du helburu. LH 1. eta 2. mailak hiru proposamen didaktikotan egituratu dira: Erronka, Euskara eta literatura eta Matematika. LH 3. mailan Lengua castellana y literatura ere gehitzen zaie.

Proposamen didaktikoen arteko koherentzia, lotura eta osagarritasuna bermatu dira, irakaskuntza-prozesua ikuspegi global batetik diseinatzen laguntzeko irakasleari.

Diziplina bakoitzak malgutasunez planifikatzeko eta erabiltzeko aukera eskaintzen du.

Kimu ikasmaterialak ikusi eta aztertu nahi badituzu, jarri lasai gurekin harremanetan:

943 22 58 76 · ikaselkar@ikaselkar.eus