LH · 2025-05-12 · Ikaselkar
Kimu proiektuaren sortzaileekin egindako solasaldia ikusgai

Kimu proiektuaren sortzaile taldeko kide Aritz Larreta eta Junkal Lertxundirekin online elkarrizketa-solasaldia egin dugu, eta saioaren grabazioa ikusgai dago.
Joan den maiatzaren 8an, Kimu proiektuaren sorkuntzan aritu diren Aritz Larreta eta Junkal Lertxundi Ikaselkarreko kide eta Lehen Hezkuntzako irakasleekin online solasaldia egin genuen.
Larretak Kimu Matematika proposamenaren sorkuntza lanean parte hartu du, eta Lertxundi, berriz, Kimu Euskara eta Literaturako ikasmaterialaren sortzailea da.
Euren esperientzia eta ezagutzatik, irakasleek eta, oro har, hezkuntzak gaur egun dituzten erronka eta aukerak izan zituzten hizpide. Besteak beste, ikasleen konpetentzien garapena, aniztasunaren trataera, euskal dimentsioa eta irakurketa-idazketa prozesua aztertu zituzten, Ikaselkarreko Sustapen arduradun Mikel Antiaren gidaritzapean.
Solasaldiaren grabazioa ikusgai duzu jarraian:
Kimu proiektua, LH 1., 2. eta 3. mailetarako
Lehen Hezkuntzako lehenengo hiru mailetarako sortu du Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak Kimu proiektua. Ikaskuntza errealitate hurbileko egoeretan kokatuz, ikasleen funtsezko konpetentziak garatzea du helburu. LH 1. eta 2. mailak hiru proposamen didaktikotan egituratu dira: Erronka, Euskara eta literatura eta Matematika. LH 3. mailan Lengua castellana y literatura ere gehitzen zaie.
Proposamen didaktikoen arteko koherentzia, lotura eta osagarritasuna bermatu dira, irakaskuntza-prozesua ikuspegi global batetik diseinatzen laguntzeko irakasleari.
Diziplina bakoitzak malgutasunez planifikatzeko eta erabiltzeko aukera eskaintzen du.
Kimu ikasmaterialak ikusi eta aztertu nahi badituzu, jarri lasai gurekin harremanetan: 943 22 58 76 · ikaselkar@ikaselkar.eus
Beste sarrera hauek ere interesgarriak izan daitezke
LH · 2025-11-17
Kimu bildumako 'Badauzkat nire zulotxoan' eta 'Jakelinen egunerokoa', Donostiako Okendo Kultur Etxean erakusgai
LH · 2025-06-06
Garazi Kamio eta Junkal Lertxundi idazleek JUUL saria jaso dute
LH · 2025-05-19
Lehen Hezkuntzan Musika lantzeko ikasmateriala sortu du Ikaselkarrek, EKI proiektuaren baitan

