LH · 2023-06-08 · Ikaselkar
JUUL saria jaso du Garazi Kamiok "Galdu dena azaldu dadila!" liburuarengatik

Nafarroako Ikastolen Elkarteak JUUL sarien banaketa ekitaldia egin du Etxarri Aranatzen eta bertan jaso du saria Garazi Kamio idazleak.
Nafarroako Ikastolen elkarteak 2023ko JUUL sariak banatzeko ekitaldia egin du Etxarri Aranazko Kultur Etxean. Bertan haur eta gazteen artean urtero antolatzen diren hauteskunde literarioetan boto gehien jaso dituzten idazleak eta ilustratzaileak saritu dituzte.
Garazi Kamio idazleak jaso du sarietako bat, LHko Kimu proiektuaren baitan idatzitako "Galdu dena azaldu dadila!" liburuarengatik. Hain zuzen ere, Julen Ribas ilustratzailearekin batera sortutako lana izan da 6-8 urteko ikasleen artean bozkatuena.
Haur eta gazteen artean euskaraz irakurtzeko zaletasuna piztea du helburu JUUL kanpainak.

Beste sarrera hauek ere interesgarriak izan daitezke
LH · 2025-11-17
Kimu bildumako 'Badauzkat nire zulotxoan' eta 'Jakelinen egunerokoa', Donostiako Okendo Kultur Etxean erakusgai
LH · 2025-06-06
Garazi Kamio eta Junkal Lertxundi idazleek JUUL saria jaso dute
LH · 2025-05-19
Lehen Hezkuntzan Musika lantzeko ikasmateriala sortu du Ikaselkarrek, EKI proiektuaren baitan


