Bloga

Jakelinen egunerokoa, OEPLI elkartearen “Liburu hau izugarri gustatu zait” zerrendan

LH · 2023-06-15 · Ikaselkar

Partekatu

Jakelinen egunerokoa OEPLI elkartearen “Liburu hau izugarri gustatu zait” zerrendan argitaratu dute.

Kimu proiektuaren baitan Ikaselkarrek argitaratutako Jakelinen egunerokoa OEPLI erakundearen “Liburu hau izugarri gustatu zait” zerrendan sartu dute, Galtzagorri elkartearen eskutik.

Nerea Ibarzabalek idatzia eta Higinia Garayk ilustratua, LH 3. mailako Kimu Euskara eta literaturako ikasleentzako proposamenetako bat da Jakelinen egunerokoa.

Nora Uribeetxebarriak idatzi du liburuaren erreseina eta, besteak beste, honela dio: «Umorez betetako irudimen-ariketa handia da. Irakurleok ederki gozatuko dugu Jakelinek egunez egun idazten dituen pentsamendu, ideia eta errealitatearen interpretazio zorrotzekin. Agian guk ere antzeko ideiak izan ditugu noizbait… Irakurketa entretenigarria, dibertigarria eta atsegina.»

«Orrialde bakoitzean testua apaintzen duten irudi koloretsuek, askotariko tipografia eta letra-tamainek, oharrek, marrazki txikiek... testua osatzen dute, irakurle gazteei egunkari original bat eskainiz, adin horretako irakurketetan oso ohikoa ez den formatua.»

JAKELINEN EGUNEROKOA

Nerea Ibarzabal — Higinia Garay

Jakelin guraso eta anaia txikiarekin bizi da. Oso neskatila irudimentsua da. Egun batean, afalorduan, ustekabeko aurkikuntza egingo du: bere familia ez da bere benetako familia, beste mundu batetik dator, beste planeta batetik. Hortik aurrera, sekulakoak egingo ditu bere jatorrizko etxera itzultzeko.