Bloga

Ikusi berriro EKI DBHko ebaluazio marko berriari buruzko webinarra

DBH · 2023-05-26 · Ikaselkar

Partekatu

DBHko egile Harri Beobide Egaña eta Maite Gomez Leteren eskutik, curriculum berriaren eskakizunak betetzen dituen EKI DBH proiektuaren ebaluazio markoa aurkeztu dugu webinarrean.

Ebaluazioari buruzko webinarra egin du maiatzaren 23an Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak. «Konpetentziak nola ebaluatu EKI proiektuan» izenburupean, Bigarren Hezkuntzako irakasleei zuzendutako saioa izan da.

DBHko egile Harri Beobide Egaña eta Maite Gomez Lete irakasleek DBHko EKI proiektuaren garapenerako proposatzen den ebaluazio ereduaren ildo nagusiak azaldu dituzte. EKI proiektuak konpetentzien garapenean oinarritutako ikas-irakaskuntza eta ebaluazioa ditu muinean, ikaslearen irteera-profila helburu izanik eta funtsezko konpetentzien garapena bermatuz.

Saioa  lau zatitan banatu da:

  • Curriculum berriaren ebaluazio markoa. Funtsezko 8 konpetentziak.
  • EKI DBH proiektuan orain arte aintzat hartu dugun ebaluazio markoa, Heziberriren baitan sortutakoa. Nondik gatoz?
  • Zer nolako egokitzapenak egin ditu Ikaselkarrek ebaluazio eredua gaur egungo egoerara ekartzeko.
  • Curriculum berriaren baitako EKI DBH proiektuaren ebaluazio markoaren oinarriak.

Ikusi berriro saioa osorik:

 

Zer eskaintzen du EKI DBH ebaluazio marko berriak?

  • EKI ikasmaterialarekin eta metodologiarekin erabat uztartuta dagoen ebaluazioa.
  • Konpetentzien garapenean oinarritutako hezkuntza ikuspegi batetik abiatuz, curriculum berriaren eskakizunei erantzuten dien ebaluazio markoa eraiki da, hein batean, eskakizun horiek gainditu egin direlarik.
  • Ebaluazioaren ikuspegi hezitzailea indartzen duten unitate didaktikoak, Hizkuntzaren Trataera Integrala-HTI ikuspegia ikas-egoeretan bermatuz, planifikazio-jarduera eraginkorrak eta ikas-prozesuaren hobekuntza eta gogoeta sustatzeko autorregulazioak txertatuz.
  • Helburu zehatzetan oinarritutako ebaluazio markoa eraiki da, ezagutzen eskuratzea bermatuko duena, ezagutza horien integrazioa eta egoera berrietara transferitzea ahalbidetuko duena, eta elkarrekintza eta norbera izatea sustatuko dituena. Gainera, funtsezko konpetentzien ebaluazioa eta, beraz, ikaslearen irteera-profila ebaluatzea bermatuko du.
  • EKI helburuak eta arloetako konpetentzia espezifikoak eta ebaluazio irizpideak ebaluatzea ahalbidetzen duen markoa. Horretarako, ebaluazio-taula osatuak eta lotura zehatzak eskainiz.

Hemen gaituzu zu laguntzeko

Deitu edo idatzi lasai EKI proiektua sakonago ezagutzeko edo biltzeko eskatuz, eta gustu handiz joango gara zure zentrora:

T.: 943 22 58 76
E.: ikaselkar@ikaselkar.eus

Nahiago baduzu, eman zure datuak eta gu jarriko gara zurekin harremanetan: hitzordua eskatu.