Bloga

Ikaselkar, Durangoko Azokan

Ikaselkar · 2023-11-07 · Ikaselkar

Partekatu

Beste urte batez Durangoko Azokan izango da Ikaselkar-hezkuntza argitaletxea, liburu, joko eta gainerakoekin. Hemen aurkituko gaituzue: Artekale 50-51.

Durangoko Azokaren 58. edizioa abenduaren 6tik 10era egingo da, Fantasia DA! lemapean. 

Urtero legez, Ikaselkar hezkuntza-argitaletxea bertan izango da (Artekale 50-51). Besteak beste, KUKU! emozio-programaren bilduman sortu ditugun baliabideak eskuratzeko aukera izango da, baita Kimu sailean plazaratutako liburuak ere.

Horiez gain, historian zehar izan diren zientzialari eta pentsalari handienen biografiak eta lorpenak haurrei ezagutzera eman nahi dien Zientzialariak bildumako komiki-liburuak ere izango dira eskura.