Bloga

Haur Hezkuntzatik DBHra arteko hezkuntza-ibilbidea osatu du Ikaselkarrek

Hezkuntza · 2023-02-28 · Ikaselkar

Partekatu

Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak HHtik DBHra arteko hezkuntza-ibilbidea osatu du. Ezagutu nahi al dituzu Kuku!, Kimu eta EKI proiektuak?

   2023/24 ikasturtea · Ikaselkarren eskaintza [deskargatu PDFa]

Oinarrizko hezkuntza osoa etenik gabe lotzen duen ikasmaterial-eskaintza osatu du Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHrako, etapa bakoitzean eta etaparen baitan ikasleen ezaugarri eta beharretara egokitzen dena.

Kuku! emozio-programa Haur Hezkuntzan; Kimu eta Eki LH Lehen Hezkuntzan; eta Eki DBH Bigarren Hezkuntzan.

Zertan datoz bat proiektu hauek guztiak? 

  • Ikaslearen irteera-profila dute abiapuntu eta helmuga.
  • Konpetentzietan oinarritutako ikas-irakaskuntza.
  • Euskaran ardazturiko eleaniztasuna eta euskal kulturaren transmisioa bermatzeko baliabideak eskaintzen dituzte.
  • Konpetentzia digitalaren garapena ikas-arlo guztietan txertaturik dago.
  • Etengabeko ebaluazio hezitzailea bideratzeko proposamen integratua.
  • Pertsona emozionalki adimentsuak eta pentsamendu kritikodunak dituzte helburu.
  • Ikuspegi inklusiboa eta aniztasuna erantzuteko proposamenak eta tresnak biltzen dituzte.

Gure proposamenak sakonago ezagutu eta aztertu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan edota eskatu hitzordua!