Blog

Haur Hezkuntzatik DBHra arteko hezkuntza-ibilbidea osatu du Ikaselkarrek

Ikaselkar · 2023-02-28 · Ikaselkar

Compartir

Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak HHtik DBHra arteko hezkuntza-ibilbidea osatu du. Ezagutu nahi al dituzu Kuku!, Kimu eta EKI proiektuak?

   Ikaselkarren ikasmaterial eskaintza HHtik DBHra [PDFa]

Oinarrizko hezkuntza osoa etenik gabe lotzen duen ikasmaterial-eskaintza osatu du Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHrako, etapa bakoitzean eta etaparen baitan ikasleen ezaugarri eta beharretara egokitzen dena.

Aitzindariak gara konpetentzietan oinarritutako ikas-irakaskuntzan. Horren erakusle dira DBHrako eta Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetarako EKI proiektua, Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetarako Kimu proiektua, eta Haur Hezkuntzako Kuku! emozio-programa.

Zertan datoz bat proiektu hauek guztiak? 

  • Ikaslearen irteera-profila dute abiapuntu eta helmuga.
  • Konpetentzietan oinarritutako ikas-irakaskuntza.
  • Euskaran ardazturiko eleaniztasuna eta euskal kulturaren transmisioa bermatzeko baliabideak eskaintzen dituzte.
  • Konpetentzia digitalaren garapena ikas-arlo guztietan txertaturik dago.
  • Etengabeko ebaluazio hezitzailea bideratzeko proposamen integratua.
  • Pertsona emozionalki adimentsuak eta pentsamendu kritikodunak dituzte helburu.
  • Ikuspegi inklusiboa eta aniztasuna erantzuteko proposamenak eta tresnak biltzen dituzte.

Ikaselkar hezkuntza-argitaletxean, zerk bereizten gaitu?

  • Berrikuntza pedagogikoan oinarriturik, eta 10 urtetik gorako eskarmentua bildurik, konpetentzien araberako hezkuntza-proiektuak eskaintzen dizkizugu, Bigarren Hezkuntzan eremuka lan egiteko ibilbide-proposamen sendo batekin.
  • 2 urtetik 16 urtera arteko hezkuntza-eredua osatu dugu, etapa bakoitzean eta etapa barruan ikasleen ezaugarri eta beharretara egokitzen dena; ikaslearen irteera-profila dugu abiapuntu eta helmuga.
  • Euskaran ardazturiko eleaniztasuna eta euskal kulturaren transmisioa gauzatzeko baliabideak bermatzen ditugu.
  • Irakasleen ahalduntzea helburu, bidelagun izango gaituzu; laguntza eta erantzuna bideratzeko gaitasuna duen profesional taldearen eskutik.

Gure proposamenak sakonago ezagutu eta aztertu nahi dituzu? Idatzi edo deitu lasai informazioa edo biltzeko eskatuz, eta gustu handiz joango gara zure zentrora:
✆ 943 22 58 76
✉ ikaselkar@ikaselkar.eus