LH · 2025-06-06 · Ikaselkar
Garazi Kamio eta Junkal Lertxundi idazleek JUUL saria jaso dute

Kimu bildumako 'Galdu dena azaldu dadila!' eta 'Itsas haizea dabil' liburuengatik jaso dute saria, Nafarroako Ikastoletako ikasleen botoak jaso ostean.
Nafarroako Ikastolen elkarteak 2025eko JUUL sariak banatzeko ekitaldia egin zuen asteazkenean, hilak 4, Burlatako Kultur Etxean. Bertan saritu zituzten Nafarroako Ikastoletako ikasleen artean urtero antolatzen diren hauteskunde literarioetan boto gehien jaso dituzten idazleak eta ilustratzaileak. Horien artean, Garazi Kamio idazle andoaindarra eta Junkal Lertxundi idazle eta Ikaselkarreko kidea.
Lehen Hezkuntzako Kimu proiektuaren baitan idatzitako liburuengatik jaso dute biek ala biek saria. Garazi Kamioren kasuan, "Galdu dena azaldu dadila!" obra literarioarengatik, Julen Ribasek ilustratua; eta Junkal Lertxundik, berriz, "Itsas haizea dabil" liburuarengatik, Asier Iturralde 'Gaston' ilustratzailarekin batera sortua. Bi lan hauek izan dira 6-8 urteko ikasleen artean bozkatuenak.
Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen ditu urtero JUUL sariak, eta gazteen artean euskaraz irakurtzeko zaletasuna piztea du helburu.

Garazi Kamio saria jaso zuen unean (NIE)

Junkal Lertxundi saria jaso zuen unean (NIE)
Beste sarrera hauek ere interesgarriak izan daitezke
LH · 2025-11-17
Kimu bildumako 'Badauzkat nire zulotxoan' eta 'Jakelinen egunerokoa', Donostiako Okendo Kultur Etxean erakusgai
LH · 2025-05-19
Lehen Hezkuntzan Musika lantzeko ikasmateriala sortu du Ikaselkarrek, EKI proiektuaren baitan
LH · 2025-05-15
Kilimak koaderno jostagarrien aurkezpena irakasleentzat

