DBH · 2023-09-04 · Ikaselkar
Eskolak ematen hasteko behar duzun guztia · Doako aholkularitza jarraitua

Ikaselkarren ekin diogu ikasturte berriari. Hemen gaituzu, zu laguntzeko prest!
Abian da 2023-24 ikasturtea. EKI proiektua erabiltzen hasi al zara aurten? Ongi etorri EKIra gida azkarrean eskolak ematen hasteko behar duzun guztia aurkituko duzu, labur eta erraz azalduta (egin klik beheko irudian gida deskargatzeko).
Besteak beste, irailean sartzearekin batera gure formazio ibilbideak ere martxan jarri ditugu. Prestakuntza-saio eta ikastaro guztien egutegia Formazioa atalean kontsulta dezakezu. Gogoratu, izena eman ahal izateko, lehenik, Irakaslearen gunean erregistratu behar zarela.
Nolanahi ere, gustura emango dizkizugu azalpen xeheagoak. Edozein zalantza edo galdera baduzu, deitu edo idatzi lasai.
Doako aholkularitza jarraitua.
ikaselkar@ikaselkar.eus
943 22 58 76