Blog

Eskola Digitalaren 7. jardunaldian parte hartuko du Ikaselkarrek

Ikaselkar · 2022-03-04 · Ikaselkar

Compartir

DBHko eki proiektua lantzeko eta garatzeko moodle plataforman oinarritutako ingurune digitala aurkeztuko du Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak. "Ikas-irakaskuntzako ingurune digitala EKIrekin" izenburupean.

HEIZEk antolatuta, berrikuntza digitalean eta metodologikoan sakontzea izango du helburu Eskola Digitalaren 7. jardunaldiak. Martxoaren 23an eta 24an egingo dira, Bilbon, eta goiz eta arratsaldeko egitaraua izango du. Ikusi egitaraua: eskoladigitala.eus

Ikaselkar hezkuntza argitaletxeko zuzendari Edurne Soraluzek eta Sustapen arduradun Julen Agirrezabalagak hitzaldia eskainiko dute martxoaren 23an, 11:30etik 12:15era, ERIMA aretoan; eki DBHrako Ikaselkarren ingurune digitala izango dute hizpide.

Besteak beste, aniztasunari erantzuteko eta konpetentzien ebaluazio hezitzailerako eskaintzen dituen aukerak azalduko dituzte. Ikaselkarren gainontzeko proposamenetan bezala, euskaran ardazturiko eleaniztasuna eta euskal kulturaren transmisioa ditu ezaugarri bereizgarri.

Labur-labur, hona hemen ikaskuntza pertsonalizatua eskaintzen duen ingurune digitalaren gakoak:

  • Moodle plataforman oinarritua.
  • Eduki editagarriak, proposatutakoak moldatu edota eduki berriak sortzeko aukera.
  • Arazo-egoera errealen ebazpenean oinarritutako ikaskuntza.
  • Ebaluazio hezitzailea bideratzeko tresnak. Autoerregulazio jarduerak.
  • Konpetentzien ebaluaziorako errubrikak txertaturik.
  • Ikasleen ikasketa prozesuaren unean uneko jarraipena.
  • Aniztasunari erantzuten dion IDU ikuspegia.
  • Ikus-entzunezko baliabideak.
  • Teknologia, Frantsesa eta Musika diziplina berriak. 
  • Diziplinarteko egoera berriak.
  • DBH1etik 4ra arteko ikas ibilbidea ikasleen eskura.

eki DBH proiektuaren gainean informazio zuzena eta pertsonalizatua jaso nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan!