Bloga

EKI proiektua, hobetua eta anitzagoa

DBH · 2023-04-25 · Ikaselkar

Partekatu

Ikasturte berrirako eskaintza prest dugu. Bigarren Hezkuntzan EKI proiektua hobetu eta osatu egin dugu. Maiatzean eskainiko ditugun online saioetan berrikuntza guztiak aurkeztuko ditugu, ez galdu! 

Ikasturte berria ate joka dugu eta Ikaselkarrek prest du Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasmaterialen eskaintza: curriculum berrira egokituta dauden ikasmaterial aurreratu eta egokienak, hezitzaile eta irakasle guztien eskura.

Bigarren Hezkuntzari dagokionez, EKI proiektuak baditu berritasunak, hala nola, funtsezko konpetentzien ebaluazio hezigarria bideratzeko tresnak, diziplinarteko egoera errealak mailaz maila edota aniztasunari erantzuteko baliabideak (IDU - Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsaleko estrategiak), besteak beste.

Berrikuntza hauek guztiak azaldu eta EKI proiektua arloz arlo aurkezteko, online saio irekiak egingo dira maiatzaren 17tik 22ra bitartean, 15:00etatik 16:30era. Egileen eskutik, ikasarlo bakoitzaren ikuspegi orokorra jasotzeko aukera izango da.

  • Maiatzaren 17an, asteazkena: EKI DBH Frantsesa, Musika eta Gizarte zientziak.
  • Maiatzaren 18an, osteguna: EKI DBH Teknologia, Naturaren zientziak eta Lengua castellana y literatura.
  • Maiatzaren 22an, astelehena: EKI DBH English, Euskara eta literatura eta Matematika.

Parte hartu nahi duten DBHko irakasleek izena eman behar dute aurrez: ikaselkar.eus/formazioa

Konpetentzietan oinarritutako ikas-irakaskuntza eta ebaluazioa

Berrikuntza pedagogikoan oinarriturik, eta 10 urtetik gorako eskarmentua bildurik, konpetentzietan oinarritutako hezkuntza-proiektuak eskaintzen dizkizugu. Bigarren Hezkuntzan, gainera, eremuka lan egiteko ibilbide-proposamen sendoa prestatu dugu.

EKI proiektuak ikas-egoera esanguratsu eta konplexuen aurrean jartzen ditu ikasleak, oinarrizko jakintzak eskuratu, aktibatu eta erabili ditzaten konpetentzien ikuspegitik.

Gainera, arlo desberdinetako edukiak eta helburuak uztartzeko baliagarriak diren diziplinarteko egoerak eskaintzen ditu. Ikasleentzat oso motibagarriak izateaz gain, egoera erreal bati aurre egin behar diote elkarrekin, modu kooperatiboan. 

Era berean, EKI proiektuaren ebaluazio-proposamenak ikaslearen garapen osoa hartzen du aintzat. Behaketan, jarraipenean eta eguneroko lanean oinarritzen da ebaluazioa: autoerregulazioa eta autoebaluazioa.

EKI proiektua sakonago ezagutu eta ikasmateriala aztertu nahi duzu? Deitu edo idatzi, eta gustu handiz joango gara zure zentrora:

T.: 943 22 58 76
E.: ikaselkar@ikaselkar.eus

Nahiago baduzu, eman zure datuak eta gu jarriko gara zurekin harremanetan: hitzordua eskatu. Mila esker!