DBH · 2022-11-02 · Ikaselkar
Diziplinarteko egoera errealak Eki DBHrekin
Eki DBHko ikasmaila guztietarako diziplinarteko egoerak aurkeztu eta gelan lantzeko moduak aztertu dira irailean egindako prestakuntza saioan.
Eki DBHko diziplinarteko egoeren gaineko lan saioan, bigarren hezkuntzako diziplinarteko mapa osoa aurkeztu zuten Amaia Gutierrez eta Harri Beobide, bigarren hezkuntzako egileek:
- Altxor berrien bila: DBH 1ean Matematika eta Euskara eta literatura diziplinak uztartzen dituen proposamena.
- Herria hobetu dezagun: DBH 2an Fisika eta Kimika, Matematika, Euskara eta literatura eta Gizarte-Zientziak uztartzen dituen egoera.
- Zer esana dugu, entzun gaitzazue!: DBH 3an Fisika eta Kimika, Biologia-Geologia eta Euskara eta literatura lantzeko diziplinarteko egoera.
- Afinatzea ez da musika kontua bakarrik: DBH 4ean Ekonomia eta Matematika lantzeko proposamena.
Diziplinarteko egoerak arlo desberdinetako edukiak eta helburuak uztartzeko baliagarriak dira. Gainera, aurkeztutako diziplinarteko egoerak ekintzailetza sustatzera bideratuta daude. Bestalde, kontutan hartu behar da, diziplinarteko egoerak oso motibagarriak izan daitezkeela ikasleentzat. Izan ere, egoera erreal bati aurre egin behar diote elkarrekin, modu kooperatiboan.
Eki proiektuak konpententzien garapenean nola lagun zaitzaken ezagutu nahi baduzu, jarri zaitez Ikaselkar hezkuntza argitaletxearekin harremanetan.