DBH · 2022-07-20 · Ikaselkar
DBHko Eki English proiektua Oxfordeko Unibertsitatean aztergai

Partekatu
Ikaselkar hezkuntza argitaletxeko egile eta EHIko kide Phill Ball Oxford Unibertsitatean izan da "CLIL proiektuen ebaluazioan trebatzen" ikastaroa ematen.
DBHko Eki English proiektua aztergai izan dute egunotan Oxfordeko Unibertsitateko Christ Church College-n egin den formazio saio batean, Phil Ball Ikaselkarreko egile eta Ikastolen Elkarteko kidearen eskutik.
Ikastaroa Madrilgo Hezkuntza Ministerioak antolatu du, OUPekin elkarlanean (Oxford University Press España), eta LOMLOEren gaitasun-esparru berrian irakasleak CLIL (Content and Language Integrated Learning) metodologiaren ebaluazioan trebatzea izan da helburua.
Ebaluazio-printzipioak landu dituzte ikastaroan eta, horretarako, DBH 4ko Eki Englisheko unitatea erabili dute oinarri, "Life Between Buildings" unitatea, hain zuzen ere. Egoeraren parametroak nola neurtu, gaitasun bat nola deskribatu eta komunikazioa nola ebaluatu ikasteko, irakasleak ikasleen lekuan jarri dira eta aurkeztutako egoera ebatzi behar izan dute. Ondoren, prozesuaren eraginkortasunaz eta ebaluazio-errubrikez hausnartzeko aukera ere izan dute.
Phil Ball arduratu da 5 egunetako ikastaroa emateaz, eta parte-hartzaileen artean Ingeleseko eta beste hainbat irakasgaietako irakasleak izan dira, denak ere DBHkoak. Oro har, interes handia erakutsi dute ikastaroan zehar. Bereziki ondorengo gai hauek piztu dute haien arreta: konpetentziaren ebaluaziorako Eki proiektuak erabiltzen dituen erreferenteak (pertinentzia, koherentzia, arloko baliabideak), ingeleseko curriculumean eduki kontzeptualek duten indarra eta hizkuntzak curriculumean duen garrantzia.
Beste sarrera hauek ere interesgarriak izan daitezke

DBH · 2022-05-11
Mariaren Lagundia, Iturrama, Egape eta Eibar BHI ikastetxeen praktika onak ezagutzeko aukera izan zen Eki DBHko Praktika onen II. Topaketan

DBH · 2022-04-28
ESKOLA DIGITALA 7 jardunaldietan Ikaselkarrek emandako hitzaldia ikusgai

DBH · 2022-03-21
Eki DBHko Praktika onen II. Topaketan izena emateko epea zabalik da