Blog

Curriculum berria indarrean sartzeak zertan eragingo dizu? Gakoak eta gure ibilbide proposamenak

Hezkuntza · 2023-02-21 · Ikaselkar

Compartir

Zigor Ibarzabal hezkuntza-arduradunaren eta Julen Agirrezabalaga Sustapen arduradunaren eskutik, curriculum berriaren gako nagusiak eta Ikaselkarrek eraldatu dituen hezkuntza-proiektuak izan ditugu hizpide otsailaren 15ean egin ditugun webinarretan.

«Curriculum berria indarrean sartzeak zertan eragingo dizu? Gakoak eta gure ibilbide proposamenak» izenburupean, Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak webinarrak egin ditu LHko eta DBHko irakasleei zuzenduta.

Ikaselkarreko hezkuntza-arduradun Zigor Ibarzabalek eta Sustapen arduradun Julen Agirrezabalagak hartu dute hitza. Ibarzabalek curriculum berriaren gako nagusiak laburbildu ditu lehenik, eta ondoren Agirrezabalagak Ikaselkarrek eraldatu dituen hezkuntza proiektuak aurkeztu ditu.

Ondorengo bideoetan bata eta bestearen hitzaldiak berriro ikusteko aukera izango duzu:

  • Curriculum berriaren gakoak · Zigor Ibarzabal, hezkuntza-arduraduna

  • LHrako Ikaselkarren ibilbide proposamenak · Julen Agirrezabalaga, Sustapen arduraduna

  • DBHrako Ikaselkarren ibilbide proposamenak · Julen Agirrezabalaga, Sustapen arduraduna

Gure hezkuntza-proiektua sakonago ezagutu edota hitzordua eskatu nahi baduzu, mesedez, jarri lasai harremanetan gurekin:

T.: 943 22 58 76
E.: ikaselkar@ikaselkar.eus

Nahiago baduzu, eman zure datuak eta gu jarriko gara zurekin harremanetan: hitzordua eskatu. Mila esker!