Bloga

[BIDEOA] Eremuetarako jauzia nola egin Bigarren Hezkuntzan

DBH · 2024-05-27 · Ikaselkar

Partekatu

Joan den asteartean, hilak 21, webinarra egin genuen eremuetarako jauzia noiz eta nola egin hausnartzen ari diren institutu eta ikastetxeetako irakasle eta berrikuntza-arduradunei zuzenduta. Ikusi berriro saioa osorik.

Eremuka antolatutako irakaskuntza-eredua aztertu eta Ikaselkar hezkuntza-argitaletxearen ibilbide proposamena ezagutzera emateko webinarra egin genuen pasa den maiatzaren 21ean.

Zer dira eremuak? Zer onura eta abantaila eskaintzen dizkigute? Nondik hasi eremuak ikasgelan ezarri eta arrakastaz garatzeko?

Irakaskuntza konpetentzialean 10 urte baino gehiagoko esperientziak berekin dakartzan zorroztasuna eta erantzukizuna baliatuz, Ikaselkarren ere erronka berri honi heldu eta eremukako lanketara begirako proiektu aitzindari bati ekin diogu.

Hezkuntza arduradun Zigor Ibarzabal eta sustapen arduradun Mikel Antiaren eskutik, eremuka antolatutako irakaskuntza-ereduaren gaineko ikuspegi espezializatua eskaintzea izan zuen helburu webinarrak.

Hemen saioa osoa ikusgai:

 

Galdetu lasai

Jarri lasai gurekin harremanetan informazio gehiago edo biltzeko eskatuz, eta gustu handiz joango gara zure zentrora:

943 22 58 76 · ikaselkar@ikaselkar.eus