Bloga

Arrakastatsuak izan dira Kimu Matematika eta Euskara eta literaturako prestakuntza tailerrak

LH · 2024-02-08 · Ikaselkar

Partekatu

Kimu proiektuko ikasmaterialekin lanean ari diren irakasleei zuzendutako prestakuntza tailerrak arrakastatsuak izan dira, eta ikastaroetan batzeak proiektuen ezagutzan sakontzeko eta erabileran hobetzeko balio izan die parte-hartzaileei.

Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak irakasleei eskaintzen dizkien formazio ibilbideen baitan, Kimu proiektuarekin lanean ari diren irakasleek doako tailer berezietan parte hartzeko aukera izan dute aurten. Tailerrak arrakastatsuak izan dira, eta proiektuen ezagutzan sakontzeko eta erabileran hobetzeko balio izan die parte-hartzaileei.

Kimu Euskara eta literaturaren kasuan, Irakurketa-idazketa eta heziketa literarioa Kimun tailerra jarri da abian, proposamenaren sortzaile den Junkal Lertxundiren eskutik. Bi saiotan banatu da ikastaroa; lehendabizikoa irakurketa-idazketa prozesuari eskainitakoa izan da, besteak beste, ahozko-hizkuntzaren lanketan, idazketaren garapen faseetan eta helduaren esku-hartze estrategietan jarri da azpimarra. Bigarren saioak, berriz, heziketa literarioa lantzea izan du helburu.

Kimu Euskara eta literaturako ikastaroa, Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzan

Bestalde, Konpetentzia matematikoa Kimun ikastaroa eskaini dute Leire Arana eta Aritz Larreta sortzaileek. Hiru saiotan banatuta, Kimu Matematikako proposamena osatzen duten ezinbesteko bost elementuen ezagutzan sakontzea eta matematikarako konpetentziak garatzen laguntzeko esku-hartze estrategiak lantzea izan du helburu nagusi.

Kimu Matematikako ikastaroa, UEUren Eibarko egoitzan