Bloga

'Ardi eta Behi' komiki liburua sortu du Mikel Valverdek, Nazkatasuna album ilustratuko pertsonaietatik abiatuta

Ikaselkar · 2026-03-11 · Ikaselkar

Partekatu

Ardi eta Behi, liburuko bi protagonista nagusiak, ezagunak dira KUKU! emozio-bildumaren irakurleentzat; Nazkatasuna album ilustraturako sortu zituen Valverdek.

'Ardi eta Behi, abenturak ziztu bizian' komiki liburua argitaratu berri du Mikel Valverdek (Elkar). Liburuko protagonista nagusiak, Ardi eta Behi, KUKU! emozio-bildumaren baitan Ikaselkarrek 2021ean plazaratutako Nazkatasuna album ilustratuan agertu ziren lehen aldiz. Peru Magdalena idazleak eta Mikel Valverdek sortu zuten elkarrekin nazkaren inguruko ipuina.

Aste honetan aurkeztu du Mikel Valverdek bildumako lehen liburua, eta bigarrena udazkenean argitaratuko da.

KUKU! emozio-bilduma

Bi urtetik aurrerako haurrei zuzendutako bilduma da; emozioak ezagutzen, kudeatzen eta adierazten laguntzeko HHko KUKU! proiekturako berariaz sortua. 

Bildumaren baitan, besteak beste, haurrekin oinarrizko emozioak lantzeko album ilustratuak aurkituko dituzu. Poza, beldurra, haserrea, tristura, nazka eta sorpresa dira lantzen diren sei emozioak. Emozio bakoitzeko album ilustratu bat proposatzen du bildumak, beraz, sei ipuin, sei istorio: