Bidaide, gogaide

Mundua abiadura bizian ari da aldatzen eta hezkuntza komunitatearen erronka nagusienetakoa pertsonen garapen osoa sustatu, garatu eta lantzea da. Bide horretan, une oro babestuta eta lagunduta sentitu zaitezen, irakaskuntza prozesuan bidelagun izango gaituzu. Gure ezagutza eta urteetan pilatutako esperientzia jarriko dugu zure zerbitzura, gure hezkuntza proiektuak gelaratu eta aurrera eraman ditzazun.

 

Aholkularitza
Hezkuntza paradigma berrietara egokitzeko urteetan metatu dugun esperientzia dugu. Ikastetxe bakoitzak bere errealitatea du eta hauetara egokitu eta helburuen gauzatzea bideratzeko gure laguntza izango duzue.

Formazioa / Prestakuntza plana
Pedagogia berritzaileetan oinarritutako proiektuak eskaintzen ditugu eta irakasleak ezinbesteko eragile zarete. Hori dela eta, irakasleen ahalduntzea dugu helburu nagusi. Horretarako trebakuntza eskaintza zabala dugu, planteamendu pedagogikoei lotuta, paradigma aldaketari, ingurune digitalari, etabar. Eskaintza bizi eta garai berrietara egokitzen dena.  

Arreta / Jarraipena
Bidelagun izan nahi dugu. Helburu hori lortzeko, besteak beste, erreferentziazko kanalak jartzen dizkizugu gertu eta eskura, laguntza eta erantzuna bideratzeko gaitasuna duen lantaldearen eskutik. 

Ikastetxeen arteko topaketak
Erabiltzaileen artean esperientzia eta praktika onen trukea sustatu nahi dugu, eta irakasleen arteko elkar ezagutza eta saretzea bultzatu.

Eguneroko lanerako baliabideak

  • Irakasleentzako gidak didaktikoak.
    • Planteamendu metodologiko didaktikoa.
    • Gelaratzeko gidak eta baliabideak.
    • Ebaluaziorako tresnak.
  • Tutoretza-bideoak.
  • Ohiko galderen erantzunak.
  • Lizentzia digitalen eskaerak.


Laguntza behar duzu?

 

  • Gure hezkuntza programak azalduko dizkizugu.
  • Eskatu hitzordua eta hurbilduko gara zuregana.
  • Esaguzu zer jakin nahi duzun.

 

Jarri gurekin harremanetan