Formazioa

Kimu Matematika · Begirada matematikoa zabaltzen

Kimu

Noiz:
2025eko urriaren 1ean, urriaren 29an eta azaroaren 26an · 9:30etik 13:30era
Non:
1go saioa, Altsasuko Iortia kulturgunean; 2. eta 3. saioak, Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzan.
Iraupena:
12 ordu, hiru saiotan banatuta.
Prezioa:
Doan
Oharrak:

Kimu Matematikako egile Aritz Larreta Bereziartuak emango du tailerra. Plaza mugatuak.

Izen-ematea itxita dago jada

itxi

Izena eman

Baieztatu, mesedez, zure izen-ematea.

Izena eman

Izena eman duzu.

Partekatu

Kimu Matematikako irakasleei zuzenduta, prestakuntza tailerra hiru egunetan eskainiko da (aurrez aurreko saioak).

Formazio ibilbide osoa egiteko, eman izena Kimu proiektuaren oinarriak eta Kimu · Ibilbidea partekatzen prestakuntza saioetan ere.

Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailek homologatutako ikastaroa.

Helburua

Ondorengo helburu hauek ditu prestakuntza tailerrak:

  • EAEko zein Nafarroako curriculum dekretuek eta NCTM erakundeak (National Council of Teachers of Mathematics) matematika arloaz diotena ezagutzea.
  • KIMU Matematikaren printzipio metodologikoak ezagutzea.
  • KIMU Matematikak eskaintzen dituen baliabide guztiak ezagutzea.
  • KIMU Matematikaren 5 elementuak eguneroko praktikan integratu ahal izateko planifikaziorako pistak eskuratzea eta konfiantza hartzea.
  • Manipulatzeko materiala erabiliz eta konpetentzia espezifikoak eta oinarrizko jakintzak kontuan hartuta, hainbat jarduera diseinatzen trebatzea.
  • Konpetentzia espezifikoak garatu eta oinarrizko jakintzak eskuratu ahal izateko irakasleak egin beharreko esku-hartzearen gaineko kontzientzia hartzea.

Edukiak

  • KIMU Matematikaren ikuspegia:
    • National Council of Teachers of Mathematics (NCTM)
    • EAEko eta Nafarroako curriculum dekretuak.
  • KIMU Matematikaren printzipio metodologikoak.
  • KIMU Matematika baliabideak:
    • Unitateak: Saioka plataforma eta ikaslearen fitxa-bildumak.
    • Desafioak: Saioka plataforma eta “Ezetz asmatu! desafio-txartelak.
    • Ikerketak: Saioka plataforma.
    • Jokoak: Saioka plataforma eta “Joko-moko” kaxak.
    • Errutinak: Saioka plataforma.
    • Manipulatzeko materiala: 
      • “Konta-kontari” karta-sortak.
      • “Eta… 100!” zenbaki-txartelak.
      • “Ia-ia 10.000!” deskonposaketa-txartelak.
      • “Zenbat bider, hainbat zati!” biderketa-txatelak.
  • KIMU Matematikaren kudeaketa: planifikaziorako pistak.
  • Irakasleon begirada eta esku-hartzea.

Metodologia

Azalpen teorikoak, lan kooperatiboa, bizipen bidezko lana eta taldeko hausnarketa.