Kimu proiektuaren oinarriak · LH 1-2-3

Lehen Hezkuntzako lehenengo hiru mailetara bideratutako proiektua da Kimu. LH 1. eta 2. mailak hiru proposamen didaktikotan egituratu dira: Erronka, Euskara eta literatura eta Matematika. LH 3. mailan Lengua castellana y literatura ere gehitzen zaie.

Ezagutu nahi al duzu Kimu proiektuaren oinarrian dagoen hezkuntza-ikuspegia?  Bete ondoko formularioa eta aurkezpen dokumentua doan jaitsi ahal izango duzu.

  • Proposamenak malgutasunez, kritikoki eta ikasgelan duzun errealitatera egokituz erabili ahal izango dituzu.
  • Proposamenak osatzeko, egokitzeko edota antzerakoak sortzeko irizpideak eta orientabideak emango dizkizugu.

Zer aurkituko duzu?

  1. Ezaugarri orokorrak.
  2. Nolako pertsonak hezi nahi ditugu?
  3. Ikaskuntzari eta irakaskuntzari buruzko printzipioak.
  4. Curriculum-antolaketa.
  5. Familiekin elkarlana.
  6. Irakaslearen eta irakasle-taldearen ezaugarriak.
  7. Zergatik erronka, Euskara eta Literatura, Matematika eta Lengua Castellana y Literatura?
  8. Erronka: zer ezaugarri ditu; zergatik eta zertarako.
  9. Euskara eta Literatura: zer ezaugarri ditu; zergatik eta zertarako.
  10. Matematika: zer ezaugarri ditu; zergatik eta zertarako.
  11. Lengua Castellana y Literatura: zer ezaugarri ditu; zergatik eta zertarako.

Kimu proiektua sakonago ezagutzeko eta eskaintzen dituen materialak ikusi eta aztertzeko, jarri gurekin harremanetan