Hezkuntza · 2023-01-26 · Ikaselkar
Webinarra: Curriculum berria indarrean sartzeak zertan eragingo dizu? Gakoak eta gure ibilbide proposamenak
Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak curriculum berriaren gakoak azaltzeko eta eraldatu dituen proiektuen berri emateko webinarra egingo du otsailaren 15ean. Hitzordu bi izango dira aukeran: bata, LHko irakasleei zuzenduta, eta bestea, DBHko irakasleentzat.
"Curriculum berria indarrean sartzeak zertan eragingo dizu? Gakoak eta gure ibilbide proposamenak" izenburupean, webinarra egingo du Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak datorren otsailaren 15ean.
Zigor Ibarzabal hezkuntza-arduradunaren eta Julen Agirrezabalaga Sustapen arduradunaren eskutik, curriculum berriaren gako nagusiak berrikusi eta curriculum berrira egokitzeko Ikaselkarrek eraldatu dituen hezkuntza-proiektuak izango dituzte hizketagai.
Bi hitzordu izango dira aukeran: bata 12:45etik 13:45era, LHko irakasleei zuzenduta, eta bestea, 15:00etatik 16:00etara, DBHko irakasleentzat. Parte hartu nahi duten irakasleek izena eman behar dute aurrez:
- LHko irakasleei zuzenduta: 12:45etik 13:45era, EMAN IZENA.
- DBHko irakasleei zuzenduta: 15:00etatik 16:00etara, EMAN IZENA.
LOMLOE Espainiako hezkuntza legera egokitzen diren curriculumak garatu dira Nafarroan eta EAEn eta, besteak beste, Euskal curriculumak eta Heziberrik gomendatzen duten moduan, bidea konpetentzietan oinarritzen den ereduan lan egitea dela berretsi da.
Ikaselkar hezkuntza-argitaletxea aitzindaria da konpetentzietan oinarritutako ikas-irakaskuntzan. Horren erakusle dira DBHrako eta Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetarako EKI proiektua, Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetarako Kimu proiektua, eta Haur Hezkuntzako Kuku! emozio-programa.
Zerk bereizten gaitu?
- Berrikuntza pedagogikoan oinarriturik, eta 10 urtetik gorako eskarmentua bildurik, konpetentzien araberako hezkuntza-proiektuak eskaintzen dizkizugu, Bigarren Hezkuntzan eremuka lan egiteko ibilbide-proposamen sendo batekin.
- 2 urtetik 16 urtera arteko hezkuntza-eredua osatu dugu, etapa bakoitzean eta etapa barruan ikasleen ezaugarri eta beharretara egokitzen dena; ikaslearen irteera-profila dugu abiapuntu eta helmuga.
- Euskaran ardazturiko eleaniztasuna eta euskal kulturaren transmisioa gauzatzeko baliabideak bermatzen ditugu.
- Irakasleen ahalduntzea helburu, bidelagun izango gaituzu; laguntza eta erantzuna bideratzeko gaitasuna duen profesional taldearen eskutik.
Beste sarrera hauek ere interesgarriak izan daitezke
Hezkuntza · 2025-01-10
Jon Fernandez Iriondo: "Segun eta zer testuliburu erabiltzen dituzten eskolan, nazio-identitate bat edo bestea helduko zaie gehiago ikasleei"
Hezkuntza · 2024-12-16
Ikusgela, ikasleekin lantzeko dibulgazio bideoak
Hezkuntza · 2024-09-03
Ikasturte berriari EKI edo Kimu ikasmaterialekin ekingo diozu?