Ikaselkar · 2023-06-07 · Ikaselkar
Uztailaren 1etik aurrera bideratuko dira datorren ikasturterako lizentzia digitalen eskaerak

2023/24 ikasturterako lizentzia digitalak eskuratu nahi dituzu? Irakaslearen gunearen bidez egin dezakezu eskaera. Eskaera jaso eta uztailaren 1etik aurrera bideratuko dira lizentzia digitalak.
Aurtengo ikasturtean bideratu eta erabilgarri diren lizentzia digitalak 2023ko irailaren 30ean iraungiko dira. Hori dela eta, 2023/24 ikasturteari begira, lizentzia digital horiek berritzeko edota lizentzia berriak eskuratu nahi dituztenek eskaera egin dezakete jada Irakaslearen gunearen bidez. Eskaera horiek uztailaren 1etik aurrera bideratuko dira.
- Eskaera egiteko bidea: gelan proiektatzeko lizentzia digitalak eskuratzeko (Txanela eta EKI proiektuak), egin eskaera Irakaslearen gunearen bidez, "Lizentzia digitalak" atalean. Eskaera bakarrean nahi beste liburu digital eska daitezke. *Irakaslearen gunean oraindik konturik ez baduzu, erregistratu hemen: ikaselkar.eus/erabiltzaileak
Irakaslea zein ikasleak ingurune digitalean arituko bazarete, hau da, gela digitala osatzeko asmoa baduzu, jarri zuzenean harremanetan Ikaselkarreko zure bidelagunarekin edo idatzi ikaselkar@ikaselkar.eus helbidera eta jarraitu beharreko pausoak azalduko dizkizugu.
- Iraupena: ohi bezala, lizentzia digitalek urtebeteko iraupena izango dute, 2024ko irailaren 30era bitarte.
Galderarik baduzu, edota laguntzarik behar izanez gero, mesedez, jarri lasai harremanetan gurekin:
T.: 943 22 58 76
E.: ikaselkar@ikaselkar.eus

