Ikaselkar · 2022-06-06 · Ikaselkar
Uztailaren 1etik aurrera bideratuko dira 22/23 ikasturterako lizentzia digitalen eskaerak

Partekatu
22/23 ikasturterako lizentzia digitalak eskuratu nahi dituzu? Irakaslearen gunearen bidez egin dezakezu eskaera. Eskaera jaso eta uztailaren 1etik aurrera bideratuko dira lizentzia digitalak.
Aurtengo ikasturtean bideratu eta erabilgarri diren lizentzia digitalak irailaren 30ean iraungiko dira. Hori dela eta, 2022/23 ikasturteari begira, lizentzia digital horiek berritzeko edota berriak eskuratu nahi dituztenek eskaera egin dezakete jada Irakaslearen gunearen bidez. Eskaera horiek uztailaren 1etik aurrera bideratuko dira.
- Eskaera egiteko bidea: gelan proiektatzeko lizentzia digitalak eskuratzeko (Txanela edota Eki proiektuak), egin eskaera Irakaslearen gunearen bidez, "Lizentzia digitalak" atalean. Eskaera bakarrean nahi beste liburu digital eska daitezke. Irakaslearen gunean oraindik konturik ez baduzu, erregistratu hemen: ikaselkar.eus/erabiltzaileak
Irakaslea zein ikasleak ingurune digitalean arituko bazarete, hau da, gela digitala osatzeko asmoa baduzue, jarri zuzenean harremanetan Ikaselkarreko zuen bidelagunarekin edo idatzi ikaselkar@ikaselkar.eus helbidera eta jarraitu beharreko pausoak azalduko dizkizugu.
- Iraupena: ohi bezala, lizentzia digitalek urtebeteko iraupena izango dute, 2023rako irailaren 30era bitarte.
Beste sarrera hauek ere interesgarriak izan daitezke

Ikaselkar · 2022-06-14
Irakaslearen gunea: datuen eguneratzea

Ikaselkar · 2022-06-02
UEUk, Elkar Fundazioak eta Ikastolen Elkarteak antolatuta, euskal curriculumari buruzko jardunaldian parte hartuko du Ikaselkarrek, ekainaren 29an

Ikaselkar · 2022-06-01
Mary Anning zientzialariaren ibilbidea biltzen duen komikia euskarara ekarri du Ikaselkarrek