Bloga

Prestakuntza ikastaro berriak, urtarrilean

Ikaselkar · 2025-12-12 · Ikaselkar

Partekatu

Irakasleen prestakuntza helburu, hiru online ikastaro antolatu ditu Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak urtarrilerako. Izen-emateak zabalik dira.

Urte asko dira irakasleen prestakuntzan ari garela, bai eta ikastetxeei aholkularitza ematen ere. Aurtengo ikasturtean 12 formazio jarduera antolatu ditu Ikaselkarrek, eta dagoeneko berrehundik gora dira formazioa jaso duten irakasleak.

Bide horri jarraituko diogu urtarriletik aurrera ere, eta dagoeneko zabaldu ditugu online ikastaroetako izen-emateak.

Ezagutu EKI konpetentziak garatzeko eta ebaluatzeko.- 

KUKU! emozio-programaren ikastaroa.-

  • Gaitasun emozionalak eta ahozkotasuna gelaratzeko trebatuko zara.
  • Haur Hezkuntzako hezitzaileei eta, oro har, emozioen lanketan sakondu nahi duen edonori zuzenduta dago.
  • Data: 2026ko urtarrilaren 12tik aurrera.
  • Izen-ematea: KUKU! emozio-programaren ikastaroa

Inklusioa: esku-hartzeko baliabideak (IDU).-

  • IDU edo Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaren ikuspegian sakonduko duzu, eta hezkuntza inklusiboaren arloan urratsak emateko oinarriak jasoko dituzu.
  • Hezkuntza-etapa guztietako irakasleei zuzenduta dago.
  • Data: 2026ko urtarrilaren 15etik aurrera.
  • Izen-ematea: Inklusioa: esku-hartzeko baliabideak (IDU)

Ikastaro hauek guztiak Eusko Jaurlaritzako  eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailek homologatuta daude. 

Edozein zalantza edo galdera baduzu, deitu edo idatzi lasai.

ikaselkar@ikaselkar.eus · 943 22 58 76