Ikaselkar · 2024-08-28 · Ikaselkar
LHko eta DBHko irakasleei zuzendutako Ezagutu EKI online ikastaroa
Ezagutu EKI konpetentziak garatzeko eta ebaluatzeko ikastaroaren bidez, DBHko eta LHko irakasleek EKI metodologian trebatzeko aukera izango dute.
LH eta DBHko irakasleei zuzenduta, irailaren 2tik urriaren 25era egingo da "Ezagutu EKI konpetentziak garatzeko eta ebaluatzeko" ikastaroa.
Bi helburu nagusi ditu: batetik, EKI proiektuaren ezaugarri orokorrak eta ikasmaterialaren zehaztasunak ezagutzea eta, bestetik, EKI ikasmaterialak erabiltzen ikastea. Ikastaroa amaitutakoan parte-hartzaileak gai izango dira metodologia ziurtasunez eta eraginkortasunez gelaratzeko.
Online modalitatean eskainiko da, 25 ordu denera, eta Ikaselkarreko kide eta EKI proiektuan aditu den Harri Beobide Egañak zuzenduko du.
Parte hartzeko interesa dutenek izena eman behar dute, irailaren 15a baino lehen, ondorengo esteketan (etaparen arabera aukeratu zure ikastaroa):
- DBHko irakasleentzat · Ezagutu EKI konpetentziak garatzeko eta ebaluatzeko
- LHko irakasleentzat · Ezagutu EKI konpetentziak garatzeko eta ebaluatzeko
Ikastaroa Nafarroako gobernuak homologatuta dago, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren homologazioaren zain.
ikaselkar@ikaselkar.eus · 943 22 58 76