Bloga

KUKU! eta Kimu bildumak, Liburuaren Eguna ospatzeko

Ikaselkar · 2025-04-16 · Ikaselkar

Partekatu

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, eta Aste Santuko jaiegunak tartean ditugunez, opor garai honetarako aproposak izan daitezkeen KUKU! eta Kimu bildumetako liburuak gomendatu nahi dizkizugu. 

KUKU! emozio-bilduma (2 urtetik aurrera) 

Bi urtetik aurrerako haurrei zuzendutako bilduma da; emozioak ezagutzen, kudeatzen eta adierazten laguntzeko HHko KUKU! proiekturako berariaz sortua. 

Bildumaren baitan, besteak beste, haurrekin oinarrizko emozioak lantzeko album ilustratuak aurkituko dituzu. Poza, beldurra, haserrea, tristura, nazka eta sorpresa dira lantzen diren sei emozioak. Emozio bakoitzeko album ilustratu bat proposatzen du bildumak, beraz, sei ipuin, sei istorio:

KIMU bilduma (5 urtetik aurrera):

Hitzarekin jolas egiteko helburuarekin, irakurtzen eta idazten ikasten ari diren 5 urtetik aurrerako umeei zuzendutako liburu bilduma da Kimu. 

Literatur lanak oinarri hartuta, testuen zein marrazkien irakurketaren bidez, ahozkotasuna lantzeko tresna ere izan nahi dute Kimu bildumako liburuek. Horretarako, sormen lan ezberdinak aurkituko dituzu, anitzak eta askotarikoak: