Ikaselkar · 2023-03-06 · Ikaselkar
KUKU! eta Kimu bildumak, Boloniako haur eta gazteen nazioarteko liburu azokan

Bologna Children’s Book Fair nazioarteko liburu azoka martxoaren 6tik 9ra egingo da Bolonian. Euskal Editorren Elkartearen eskutik, Ikaselkar hezkuntza-argitaletxearen KUKU! eta Kimu bildumak bertan izango dira, Basque Books markaren pean.
Boloniako haur eta gazteen nazioarteko liburu azoka egingo da martxoaren 6tik 9ra. Euskal Editorren Elkartearen eskutik, eta Basque Books markaren pean, Ikaselkar ere bertan izango da. Hain zuzen ere, KUKU! eta Kimu proiektuen baitan azken urteotan hezkuntza-argitaletxeak argitaratu dituen obra literarioak izango dira azokan erakusgai.
Aurten azokak 60 urte beteko ditu. Haur literaturan erreferentziazko ekitaldia da; 1.400 erakusmahai eta 30.000 bisitari inguru biltzen dira bertan urtero. Haur literaturaren sorkuntzan eta argitalpenean diharduten profesional guztien topagunea da, eta, batez ere, egile-eskubideak erosteko eta saltzeko espazioa da.
KUKU! emozio-programa (3 urtetik aurrera):
- Haserrea, Iñigo Astiz – Leire Salaberria
- Sorpresa!, Agurtzane Ortiz – Enrique Morente
- Irrimola, Maite Mutuberria · EUSKADI LITERATURA SARIA 2022
- Putz egin eta ikusiko duzu, Karmele Jaio – Mikel Casal
- Nazkatasuna, Peru Magdalena – Mikel Valverde
- Tristura, Joseba Sarrionandia – Irrimarra
KIMU bilduma (5 urtetik aurrera):
- Nire gorputzean bizi naiz, Juan Kruz Igerabide – Ainara Azpiazu Axpi
- Badauzkat nire zulotxoan…, Alaine Agirre – Irrimarra
- Galdu dena azaldu dadila!, Garazi Kamio – Julen Ribas
- Loinatzen loa, Castillo Suarez – Mikel Antero
- Familia xelebrea, Anjel Lertxundi – Jokin Mitxelena
- Letren jolaslekuan, Yolanda Arrieta – Eider Eibar
- Hanka, moko eta buztan. Animaliekin dantzan, Xabier Olaso – Sandra Garayoa
- Itsas haizea dabil, Junkal Lertxundi – Asier Iturralde Gaston
- Tik, bakarrik. Tak, ikarak, Patxi Zubizarreta – Maite Gurrutxaga
- Itzal itzela, Leire Bilbao – Yolanda Mosquera
- Zarata DO maiorrean, Iban Barrenetxea
- Jakelinen egunerokoa, Nerea Ibarzabal – Higinia Garay