Ikaselkar · 2022-04-06 · Ikaselkar
Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza-proiektuak, Ikaselkar hezkuntza argitaletxearen eskutik

Partekatu
2022/23 ikasturterako eskaintza prest du Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak. Konpetentzietan oinarritutako ikas-irakaskuntzan aitzindari, euskara eta euskal kulturaren transmisioa bereizgarri dituzten hezkuntza-proiektuak eskaintzen ditu HH, LH eta DBH etapetarako.
► Deskargatu PDFa: 2022/23 ikasturterako hezkuntza-eskaintza prest du Ikaselkarrek, horien artean, KUKU! emozio-programa, Kimu eta Eki proiektuak.
Berrikuntza pedagogikoan eta metodologikoan oinarriturik, oinarrizko hezkuntza osoa - DBH, LH eta HH - etenik gabe lotuz eraikitzen duen hezkuntza-eredua sustatzen du Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak, etapa bakoitzean eta etapa barruan ikasleen ezaugarri eta beharretara egokitzen dena. Konpetentzietan oinarritutako eta euskara eta euskal kulturaren transmisioa bereizgarri dituzten hezkuntza-proiektuak eskaintzen ditu.
- Ikaslearen irteera-profila abiapuntu.
- Konpetentzietan oinarritutako ikas-irakaskuntza.
- Euskaran ardazturiko eleaniztasuna eta euskal kulturaren transmisioa.
- Konpetentzia digitalaren garapena ikas-arlo guztietan.
- Etengabeko ebaluazio hezitzailea gauzatzeko proposamena.
- Adimen emozionala eta pentsamendu kritikoa.
► 2022/23 ikasturterako hezkuntza-eskaintza prest du Ikaselkarrek, horien artean, KUKU! emozio-programa, Kimu eta Eki proiektuak.
KUKU! emozio-programa
Haur Hezkuntzan oinarrizko emozioak lantzeko, norberarenak ezagutzeko, erregulatzeko eta besteenak hobeto ulertzeko hezkuntza-programa da KUKU!, ahozkotasunean oinarritua.
Pertsonak emozionalki ere adimentsuak izateko testuinguru aberats eta aproposak eskaintzen ditu. Horretarako berariaz sortu dira hainbat material eta baliabide; esparru anitzetan, eskolan zein familia artean, erabilgarriak direnak.
Kimu proiektua
Lehen Hezkuntzako lehenengo mailetara bideratutako proiektua da Kimu. Errealitate hurbileko egoeretan kokatzen du ikaskuntza eta ikasleen oinarrizko konpetentziak garatzea du helburu. Hiru proposamen didaktikotan egituratu da: Erronka, Euskara eta literatura eta Matematika.
Proposamen didaktikoen arteko koherentzia, lotura eta osagarritasuna bermatu dira, irakaskuntza-prozesua ikuspegi global batetik diseinatzen laguntzeko. Proposamen bakoitzak malgutasunez planifikatzeko eta erabiltzeko aukera eskaintzen du.
Eki proiektua
Ikaslearen irteera-profila da Eki LH eta Eki DBH proiektuen abiapuntua eta helmuga. Edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea lortu behar du ikasleak.
Konpetentziak landuz ikasi eta irakasten da; arazo-egoeren ebazpenean oinarritzen da EKI. Ikasarlo guztietan prozedura sistematizatuak errazten dira, ikasten eta egiten jakiteko. Euskara ardatz duen hizkuntzen tratamendu integratua egiten da. Konpetentzietan oinarritutako ebaluazio-hezitzaile eredua ere sortu da.
Gure proposamenak ezagutu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan eta eskatu hitzordua.
- 2022/23 ikasturterako hezkuntza-eskaintza [PDF 2,66 MB]
Beste sarrera hauek ere interesgarriak izan daitezke

Ikaselkar · 2022-06-14
Irakaslearen gunea: datuen eguneratzea

Ikaselkar · 2022-06-06
Uztailaren 1etik aurrera bideratuko dira 22/23 ikasturterako lizentzia digitalen eskaerak

Ikaselkar · 2022-06-02
UEUk, Elkar Fundazioak eta Ikastolen Elkarteak antolatuta, euskal curriculumari buruzko jardunaldian parte hartuko du Ikaselkarrek, ekainaren 29an