Bloga

Konpetentzia matematikoa Kimun ikastaroaren azken saioa, asteazkenean

LH · 2024-01-31 · Ikaselkar

Partekatu

Asteazkenean, otsailak 7, amaituko da Kimu proiektuan konpetentzia matematikoa nola lantzen den ezagutzeko asmoz Ikaselkarrek eskaini duen prestakuntza tailerra. Kimu Matematikako irakasleei zuzenduta dago eta, aurrekoak bezala, UEUren Eibarko egoitzan egingo da, 9:30etik 12:30era.

Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak Konpetentzia matematikoa Kimun ikastaroaren azken saioa egingo du datorren asteazkenean, hilaren 7an, Kimu Matematikako egile Leire Arana eta Aritz Larretaren eskutik.

Kimu Matematikako irakasle guztiei zuzenduta dago ikastaroa eta, izen-ematea itxita badago ere, plaza gutxi batzuk geratzen dira libre eta, beraz, irakasleren batek parte hartzeko interesa balu, izena eman dezake ikaselkar@ikaselkar.eus helbidera idatziz.

Asteazkeneko saioan, desafioak, unitateak eta errutinak izango dituzte hizpide Aranak eta Larretak. Hain zuzen, hiru horiek dira, ikerketa eta jokoekin batera, Kimu Matematikako proposamena osatzen duten ezinbesteko elementuak. Saioan zehar, halaber, zentzu matematikoak zentzuz eraiki ahal izateko nola esku hartu dezakegun eta zentzu matematiko horiek Kimun non dauden ere azalduko dute.

Ikastaroa UEUren Eibarko egoitzan egingo da, 9:30etik 12:30era