Bloga

Kimu eta EKI LHko azken prestakuntza-saioak, martxoan

LH · 2024-02-26 · Ikaselkar

Partekatu

Martxoaren 4tik 6ra eta 12tik 14ra ikasturteko azken prestakuntza-saioak eskainiko ditugu. Saioetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago.

Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzendutako formazio-ibilbideak azken txanpan sartu dira. Joan den irailean abiatu ziren, EKI eta Kimu proiektuen gelaratzean laguntzeko eta irakasleak ahalduntzeko asmoz, eta martxoan eskainiko dira azken saioak, egileen eskutik. 

EKI proiektuari dagokionez, martxoaren 4tik 6ra bitartean egingo dira azken hiruhilabetea lantzeko prestakuntza-saioak:

  • EKI LH 4.5: martxoak 4, astelehena.*
  • EKI LH 5.3: martxoak 5, asteartea.
  • EKI LH 6.3: martxoak 6, asteazkena.

* EKI LH 4.5 English saioa apirilaren 24an egingo da.

Kimu erabiltzaileek, berriz, martxoaren 12tik 14ra bitarte izango dituzte azken unitateen gaineko prestakuntza-saioak:

  • Kimu LH 1.5 eta 1.6: martxoak 12, asteartea.
  • Kimu LH 2.5 eta 2.6: martxoak 13, asteazkena.
  • Kimu LH 3.5: martxoak 14, osteguna.

Saioetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago: ikaselkar.eus/eu/formazioa

Galderarik baduzu edota laguntzarik beharko bazenu, mesedez, jarri lasai gurekin harremanetan: prestakuntza@ikaselkar.eus