LH · 2024-04-19 · Ikaselkar
Kimu bildumako 'Itsas haizea dabil' albuma saritu dute irakurleek JUUL 2024 sarietan

JUUL hauteskunde literarioak egin dituzte Euskal Herriko ikastoletan eta 6-8 urteko ikasleen artean Kimu bildumako «Itsas haizea dabil» albuma izan da bozkatuena. (Argazkia: NIE)
Beste urte batez, Euskal Herriko ikastoletako haur eta gazteek gehien gustatu zaizkien liburu eta ilustratzaileak aurkeratu dituzte JUUL hauteskunde literarioetan.
6 eta 8 urte bitarteko ikasleen artean, Junkal Lertxundi Ikaselkarreko lankide eta idazleak Kimu bildumarako idatzitako Itsas haizea dabil albumak jaso ditu boto gehien.
Hain zuzen ere, liburua Lehen Hezkuntzako Kimu Euskara eta literatura proiektuaren baitan lantzen diren obra literarioen artean dago. Ilustrazioak Asier Iturralde Gastonenak dira.
Sari-emate ekitaldia maiatzaren 23an egingo da Zangozako ikastolan eta bertan jasoko du Lertxundik saria Nafarroako Ikastolen elkartearen eskutik.
JUUL kanpainak Haur eta gazteen artean euskaraz irakurtzeko zaletasuna piztea du helburu.
ITSAS HAIZEA DABIL
Junkal Lertxundi - Gaston
Arraitarrak senide askoko familia dira: abeslariak, akrobatak, gozogileak, jostunak… denetik dago etxean. A zer zalaparta familia horretakoa! Telmok, etxeko txikiak, serio begiratzen die denei eta itsas haizea dabilenean bakarrik alaitzen zaio begitartea. Zergatik ote?
Beste sarrera hauek ere interesgarriak izan daitezke

LH · 2025-04-03
Kimu bildumako 'Itsas haizea dabil' eta 'Galdu dena azaldu dadila!' liburuak saritu dituzte irakurleek JUUL 2025 hauteskunde literarioetan

LH · 2024-10-18
Kimu bildumako 'Badauzkat nire zulotxoan' eta 'Jakelinen egunerokoa', Bilboko metroan

LH · 2024-10-09
Leku gutxi batzuk geratzen dira Kimu proiektuaren prestakuntza tailerretan