LH · 2024-07-01 · Ikaselkar
Kilimak koaderno jostagarriak, medioetan
Azken asteotan komunikabide batek baino gehiagok agertu du interesa Kilimak koaderno jostagarriekiko: ETB1eko Egun on Euskadi saioak, Faktoria Magazina irratsaioak eta Berriaren Mantangorri gehigarriak.
Udako oporraldiaren atarian, Kilimak koaderno jostagarriak albiste izan dira komunikabideetan.
Joan den ekainaren 14an, ostiralez, Euskadi Irratiko Faktoria Magazina irratsaioan elkarrizketatu zuten Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeko zuzendari Edurne Soraluze. Entzun jarraian elkarrizketa:
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan ere Kilimak bilduma izan genuen hizpide ekainaren 24an, Maider Gogorza Ikaselkarreko idazkari teknikoaren eskutik. Egin klik argazkiaren gainean elkarrizketa ikusteko (1:20:25etik aurrera):
Mantangorri BERRIAren haur eta gaztetxoentzako gehigarriaren ekaineko azken alean ere egin diete tartea Kilimak koadernoei. Irakurri elkarrizketa osoa argazkiaren gainean klik eginez.
Kilimak koaderno jostagarriak
Jakingura kilikatu eta irudimena lantzea dute helburu Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak berriki sortu eta argitaratu dituen Kilimak koaderno jostagarriek.
6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta euskaraz eta euskaratik sortuak izan dira. Oporretan ere euskaraz jolasean aritzeko eta gozarazteko asmoa dute. Gainera, ikasturtean zehar landutako gaietan sakontzeko aukera eskaintzen dute, modu erakargarri eta jostarian.
Informazio gehiagorako, jarri gurekin harremanetan.