Bloga

Irakasleen Nazioarteko Eguna da gaur

Ikaselkar · 2022-10-05 · Ikaselkar

Partekatu

Irakasleek euren zeregina aurrera emateko ezinbestekoa dute prestakuntza egokia. Eta baita bide horretan sostengatuak eta baloratuak izatea ere. 

Unesco erakundeak izendatu zuen Irakasleen Nazioarteko eguna urriaren 5ean. Irakasleek egindako lana eskertzeaz eta ospatzeaz gain, gogoetarako eguna ere izaten da gaurkoa. Horrela, 2022an Hezkuntzaren eraldaketa irakasleengan hasten da gaia izango da hizpide Unescok antolatu duen hiru eguneko ospakizunean. 

Munduko gainontzeko txokoetan bezala, Euskal Herrian ere irakasleek kalitatezko hezkuntza eskaintzen dute ikasle guztientzat, euskararen eta euskal kulturaren transmisioa oinarri hartuta.

Ikasle konpetenteak lortzeko sostengua eskaintzen die Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak irakasleei, ikasmaterial proiektuen  eta horiei lotutako prestakuntzen bidez.

Jarri gurekin harremanetan Kuku! emozio programaren, Kimu edo Ekiren gaineko informazioa lortzeko.