Ikaselkar · 2022-06-14 · Ikaselkar
Irakaslearen gunea: datuen eguneratzea

Ikasturte berria hastearekin batera, Irakaslearen gunean erregistratuta dauden erabiltzaileen datuen eguneratzea bideratuko du Ikaselkarrek.
Irakaslearen gunean erregistratuta zaude? Adi, 2022ko irailaren 1etik aurrera, Irakaslearen gunera lehenengo aldian sartzen zareten erabiltzaileoi zuen datuak eguneratzeko mezua agertuko zaizue: ikastetxea, helbide elektronikoa, etapa eta diziplinak edota ikasarloak.
Mezua agertzerakoan, bi aukera izango ditugu. Batetik, gure datuak ongi daudela adierazi nahi badugu, datuak konfirmatu egin beharko ditugu. Bestetik, gure datuak aldatu egin baldin badira, datu horiek eguneratzeko aukera izango da.
Edonola ere, mezuari erantzun ezean, ezingo da Irakaslearen guneko edukietara sartu.
Beste sarrera hauek ere interesgarriak izan daitezke
Ikaselkar · 2026-08-31
Ikasturte berriarekin batera, erabiltzaileen eguneratzea Irakaslearen gunean
Ikaselkar · 2026-05-13
Kili Kili Ipuin jostagarriak, 4-6 urteko haurrek jolas eta ikas dezaten
Ikaselkar · 2026-03-11
'Ardi eta Behi' komiki liburua sortu du Mikel Valverdek, Nazkatasuna album ilustratuko pertsonaietatik abiatuta

