Ikaselkar · 2025-10-09 · Ikaselkar
Ikaselkarren argitalpenak Liber Nazioarteko Liburu Azokan

Ikaselkar hezkuntza-argitaletxea Liber Nazioarteko Liburu Azokan da egunotan, Madrilen.
Ikaselkar Liber Nazioarteko Liburu Azokan da, Euskal Editoreen Elkartearen eskutik eta Basque Books markaren pean. Azokak joan den asteartean, hilak 7, ireki zituen ateak eta gaur du azken eguna.
Basque Books erakustokian daude ikusgai Ikaselkarren azken argitalpenak, Kilimak koaderno jostagarriak eta Gure Zirkua jolas eta denbora-pasa koadernoa, baita Haur Hezkuntzako KUKU! emozio-programaren baitan sortutako album ilustratuak ere, 3 urtetik gorako haurrekin emozioak lantzera bideratutako bilduma ederra:
- Haserrea, Iñigo Astiz – Leire Salaberria.
- Sorpresa!, Agurtzane Ortiz – Enrique Morente.
- Irrimola, Maite Mutuberria · EUSKADI LITERATURA SARIA 2022.
- Putz egin eta ikusiko duzu, Karmele Jaio – Mikel Casal.
- Nazkatasuna, Peru Magdalena – Mikel Valverde.
- Tristura, Joseba Sarrionandia – Irrimarra.
Liber azokan, ekoizpena erakusteaz gain, profesionalek elkarren berri izateko eta akordioak bideratzeko topaleku ona dute. Horretaz gain, hainbat mahai-inguru, hitzaldi eta aurkezpen izaten dira.
Beste sarrera hauek ere interesgarriak izan daitezke
Ikaselkar · 2026-08-31
Ikasturte berriarekin batera, erabiltzaileen eguneratzea Irakaslearen gunean
Ikaselkar · 2026-05-13
Kili Kili Ipuin jostagarriak, 4-6 urteko haurrek jolas eta ikas dezaten
Ikaselkar · 2026-03-11
'Ardi eta Behi' komiki liburua sortu du Mikel Valverdek, Nazkatasuna album ilustratuko pertsonaietatik abiatuta

