Ikaselkar · 2025-10-05 · Ikaselkar
Ikaselkar hezkuntza-argitaletxearen ikasmaterialak, Durangoko Azokan
Aurten, lehenengo aldiz, Ikaselkarren ikasmaterialak ezagutzeko aukera izango duzue Durangoko Azokara gerturatzen zareten irakasleek. Aurrez eskatuta, KUKU!, Kimu edota EKI proiektuen gaineko azalpenak emango dira azokako erakusmahaian.
Durangoko Azokaren aurtengo edizioa inflexio-puntua izango da Ikaselkar hezkuntza-argitaletxearentzat. Lehenengo aldiz Ikaselkarren erakusmahaian hezkuntza-argitaletxearen ikasmaterialak ezagutzeko aukera izango da: EKI, Kimu eta KUKU! emozio-programa.
Ikasmaterialak ikusi eta ukitzeaz batera, proiektu bakoitzak eskaintzen dituen baliabideen gaineko azalpenak ere emango dituzte Ikaselkarreko aholkulariek: Irakaslearen gunea, manipulatzeko materiala, Kilimak koaderno jostagarriak, Ekigunea, irakasleen prestakuntzarako formazio eskaintza, etabar.
Helburua bikoitza da: batetik, Ikaselkarren irudia indartzea hezkuntza-argitaletxe moduan argi eta garbi aurkeztuz eta, bestetik, bisitari irakasleengana gerturatzea.
Eskatu hitzordua
Abenduaren 5etik 8ra Durangoko Azokaren 59. ediziora gerturatzeko asmoa duzuen irakasleek Ikaselkarreko aholkulariekin hitzordua eskatu ahal izango duzue; Azokako erakusmahaian bertan proiektu edo ikasmaterial jakin baten inguruan galdera egiteko eta informazioa jasotzeko aukera izango duzue.
Ikaselkarren erakusmahaia Artekale 54an egongo da.
Eskatu hitzordua HEMEN.
Euskal kulturaren transmisioa helburu
Hiru dira Ikaselkarrek azken hamarkadan sortu dituen eta Durangoko Azokara eramango dituen ikasmaterial proiektuak: HHko KUKU! emozio-programa, LHko Kimu proiektua eta LHko eta DBHko EKI proiektua.
- Euskara eta euskal kulturaren transmisioa ardatz dituzten ikasmaterialak dira.
- Euskal Herriko ikastetxe guzti-guztien eskura daude.
- Konpetentzien araberako ikaskuntzaren ikuspegia dute oinarrian.
- Aintzat hartzen dute oinarrizko hezkuntza amaitzerako ikasleek izan behar duten irteera-profila, etapen arteko jarraikortasuna bermatuz.
Ikaselkarrek, ikasmateriala eskaintzeaz batera, irakasleei etengabeko aholkularitza pertsonalizatua eta formazioa ere eskaintzen die, eta horien inguruko azalpenak ere emango dira Durangoko Azokan.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan:
ikaselkar@ikaselkar.eus · 943 22 58 76