Bloga

Ikaselkar hezkuntza argitaletxea Durangoko Azokan

Ikaselkar · 2021-12-01 · Ikaselkar

Partekatu

Aurten Durangoko Azoka baDA! eta Ikaselkar hezkuntza argitaletxea bertan izango da (Artekale 86-88). Besteak beste, azken urte honetan Kuku! emozioen bilduman eta Kimu sailean plazaratutako nobedadeak eskuratzeko aukera izango da bertan. Gogoratu, txanda hartu beharko da abenduaren 4tik 8ra aurrez-aurreko azoka bisitatu ahal izateko. 

Durangoko Azokako 56. edizioak aurrez aurreko salmenta eta online denda uztartuko ditu. Aurrez aurreko azoka abenduaren 4tik 8ra egingo da eta online denda, berriz, martxan egongo da abenduaren 3tik 7ra durangokoazoka.eus webgunean. 

Ikaselkar hezkuntza argitaletxea Landako guneko Artekale 86-87-88 erakusmahaietan egongo da. Besteak beste, azken urtean Kuku! emozioen bilduman eta Kimu sailean plazaratutako nobedadeak eskuratzeko aukera izango da bertan, baita Zientzialariak bildumako komiki-liburuak ere. Horrez gainera, Ikastolen Elkartearen jolasak, Argitxo eta Xabiroi komikiak ere bertan aurkituko dituzu.

Gogoratu, Durangoko Azoka aurre aurrez bisitatzeko txanda hartu behar da, HEMEN.

Kuku! emozio bildumaren aurkezpena Saguganbaran, abenduaren 4an

Abenduaren 4an, larunbata, 11:00etan, Kuku! emozio bildumaren aurkezpena egingo du Ikaselkarrek Saguganbaran (Elkartegian). Gurekin izango dira Karmele Jaio eta Peru Magdalena idazleak eta Maite Mutuberria ilustratzailea.

Sarrera irekia da aforoa bete arte.