Bloga

Hatz10, mekanografia ikasteko euskarazko web aplikazioa

LH · 2022-06-16 · Ikaselkar

Partekatu

Mekanografia ikasteko bideo-jolas itxura duen euskarazko web aplikazioa - Hatz10 - eskainiko du Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak datorren ikasturtetik aurrera.

Gaur egun denok dugu, gehiago edo gutxiago, teklatu bidez testuak idazteko beharra. Horretarako, lagungarria da oso tekla bakoitzaren posizioa ondo ezagutzea, hatz guztiekin eta teklatura begiratu gabe idatzi ahal izateko. Era horretara, ordu kopurua murriztu eta emaitzak optimizatzea lortuko dugu.

Hatz10 web aplikazioari esker, teklatua modu zuzen eta eraginkor batean erabiltzen ikasiko dute haurrek. Interfazea eta testuak euskaraz egoteaz gain, euskal kulturaren parte diren hainbat bertso, olerki, abesti eta testuak ere aurkituko ditugu bertan.

Gainera, teklatuaren elementu guztiak ikasteko helburuarekin, ingelesa, frantsesa edo gaztelaniazko esalmoldeak ere badaude.

Zein berezitasun du Hatz10 web aplikazioak?

  • Mekanografia ikasteko bideo-jolas itxura duen euskarazko web aplikazioa
  • Euskal grafiak dituen berezitasunak lantzen ditu.
  • Akatsak neurtu eta estatistiken bitartez horiek agerian jartzen ditu
  • Ikaslearen beharretara egokitzen diren ariketak
  • Ikasleen jarraipena egiteko aukera ematen dio irakasleari

 

Informazio gehiago nahi baduzu, edota eskaera bideratu, jarri gurekin harremanetan!