Bloga

Harri Beobide Ikaselkarreko lankidea EuroClio elkarteko zuzendari-batzordeko kide

Ikaselkar · 2023-06-26 · Ikaselkar

Partekatu

Harri Beobide Egaña Ikaselkarreko lankidea EuroClio Historia irakasleen europar elkarteko zuzendari-batzordeko kide izendatu dute.

Ikaselkarreko lankide Harri Beobide Egaña EuroClio Historia irakasleen europar elkarteko zuzendari-batzordeko kide izendatu dute berriki.

Eurocliok Europako eta Europatik kanpoko 40.000 historialari eta hezkuntza etapa guztietako Historia irakasle biltzen ditu. Helburu nagusia da Historiaren eta hiritartasunaren irakaskuntza berritzaile eta arduratsuaren bidez herrialdeen eta herritarren arteko integrazioa eta bakea bultzatzea, horretarako han-hemen sortzen diren ikasmaterial eta formakuntza proiektuez baliatuz.

Harri Beobide DBHko Gizarte Zientzietako, Historiako eta Geografiako ikasmaterialen sortzaile eta koordinatzailea da Ikaselkarren. Halaber, DBHko irakasleei zuzendutako prestakuntzaren arduraduna ere bada. 2015az geroztik, EuroClioko kide aktiboa da eta hainbat mintegi eta hitzalditan parte hartu du.