LH · 2023-04-17 · Ikaselkar
Garazi Kamio eta Julen Ribasen "Galdu dena, azaldu dadila!" JUUL kanpainan saritua

JUUL hauteskunde literarioak egin dituzte Euskal Herriko ikastoletan eta 6-8 urteko ikasleen artean Kimu bildumako "Galdu dena, azaldu dadila!" liburua izan da bozkatuena.
Haur eta gazteen artean euskaraz irakurtzeko zaletasuna piztea du helburu JUUL kanpainak. Ikastolen Elkarteak antolatuta, aurten 25 urte bete ditu kanpainaren baitan antolatzen den hauteskunde literarioen egunak.
Euskal Herriko ikastoletako haur eta gazteek, gustukoen duten liburua aukeratzeko, denera, 14.444 boto eman dituzte.
6 eta 8 urte bitarteko ikasleen artean, Kimu bildumako "Galdu dena, azaldu dadila!" izan da bozkatuena, Garazi Kamiok idatzia eta Julen Ribasek ilustratua.

Garazi Kamiok eta Julen Ribasek hitzak eta irudiak elkartu dituzte helduak galdu zaizkien lau umeren pasadizoak kontatzeko. Eskutik ondo heldu eta adi egoteko esan dieten arren, hirian desagertu dira Olaiaren ama, Ekhiren aita, Lukaren amonak eta Miaren osaba. A zer despistatu-kuadrilla! Eta orain zer? Nondik hasi bila?
Beste sarrera hauek ere interesgarriak izan daitezke
LH · 2025-11-17
Kimu bildumako 'Badauzkat nire zulotxoan' eta 'Jakelinen egunerokoa', Donostiako Okendo Kultur Etxean erakusgai
LH · 2025-06-06
Garazi Kamio eta Junkal Lertxundi idazleek JUUL saria jaso dute
LH · 2025-05-19
Lehen Hezkuntzan Musika lantzeko ikasmateriala sortu du Ikaselkarrek, EKI proiektuaren baitan

