Ikaselkar · 2025-01-14 · Ikaselkar
Etengabeko prestakuntza, arrakastarako giltzarri

Formazio eta aholkularitza zerbitzu etengabea eskaintzen du Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak, irakasleen prestakuntzara begira eta gure proiektuak ziurtasunez eta eraginkortasunez gelaratzen laguntzeko helburuz.
Urte berria hastearekin batera, HH, LH eta DBHko irakasleen beharrei erantzungo dien formazio eskaintza berrabiatu dugu. KUKU!, Kimu eta EKI proiektuekin lanean ari zareten irakasleei Ikaselkarren ikasmaterial eta metodologien gaineko prestakuntza eta aholkularitza ematea da helburua.
Batetik, gaitasun emozionalen garapenean trebatzea asmo duen KUKU! emozio-programaren ikastaroa eta LHko eta DBHko irakasle eta irakasle ikasketak egiten ari direnei zuzendutako Ezagutu EKI konpetentziak garatzeko eta ebaluatzeko ikastaroen edizio berriak hasi dira urtarrilean. Biak ala biak online formatuan eskaintzen dira, norberak bere erritmora eta tutore baten gidaritzapean egin dezan.
Bestetik, Kimu Erronka, Kimu Euskara eta literatura eta Kimu Matematikako irakasleei zuzendutako berariazko eta doako prestakuntza ibilbideen baitan, aurrez aurreko tailerren bigarren saioak eskaintzen ari gara egunotan Durangoko Landako gunean.
Aurtengo ikasturtean, orotara, 217 irakaslek eman dute izena prestakuntza saio eta ikastaro trinkoetan. Eta gaur-gaurkoz 33 dira homologazio-agiriak eskuratu dituztenak (ikastaroa amaituta dutenen artean). Izan ere, ikastaro hauek guztiak Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailek homologatuta daude.
Ikastaro "baliagarria", parte-hartzaileen arabera
Eskaintzen ditugun saio eta ikastaroei buruzko balorazioak jasotzen ditugu aldiro-aldiro. Zuen ekarpen eta iritziek hobetu beharreko alderdiak lantzen laguntzen digute, eta asko estimatzen ditugu.
Aurtengo ikasturtean Ezagutu EKI ikastaroa dagoeneko burutu dutenek egindako balorazioetako batzuk dira ondorengoak:
- Ikastaroa oso baliagarria eta interesgarria iruditu zait. Grafikoek, aurkezpenek eta bideoek informazioa modu bisualagoan aurkezten dute, eta, horrela, edukia errazago ulertzen da.
- Ikastaroa egin izanak asko lagundu dit programazioa betetzerakoan zein klaseak prestatzerakoan.
- Asko lagundu dit EKIren egitura, prozedurak eta materialak ezagutzeko.
- Egunerokoan oso erabilgarria da, batez ere unitate didaktikoaren ezaugarri orokorrak, ebaluazio egiaztatzailea, IDU hobekuntzak eta planifikazioa.
- Nahiz eta laupabost urtez EKI erabiltzen aritu naizen, formakuntza honek atal guztiak berrikustera eraman nau eta dokumentu batean atal guztiak biltzeak sakontzen lagundu dit, beraz oso lagungarria egin zait unitatea sakontasunez ezagutzeko.
- Informazioa antolatzeko eta bilatzeko erabilgarria egin zaidala esango nuke. Material berriak aurkitu izan ditut eta nire ikasgaian hobeto moldatzeko eskemak sortu ditudala esan nezake.
- Irakasleak lan egiten ari garen bitartean, EKI EZAGUTU ikastaroa oso baliagarria izan daiteke gure arloko ikasgaiari dagozkion jardueren helburu espezifikoak ondo ezagutzeko. Online ikastaroa da, beraz, askatasuna ematen du edonon egiteko.
- Egiten duzunaren inguruan hasunartzera behartzen zaizu eta askotan, garrantzitsua da minutu batzuk hartu eta automatikoki egiten ari zaren horretan sakontzea. Horrez gain, gure lanbidea modu eraginkorrean garatzeko baliabide guztiak zeintzuk diren eta non dauden ikasten lagundu dit. Bukatzeko, aipatu nahi nuke, feedbacka behar izan dudan momentu guztietan erantzuna azkarra eta erabilgarria izan zaidala.
- Ikastaroko plataforma ongi hornitua eta mailakatua dagoela uste dut. Lege berriko irteera profiletik hasi eta gelako jardueren planifikazioraino guztiz xehetua dago. Bideoak zein aurkezpenak interesgarriak dira, EKI ikasmateriala osotasunean ulertzeko guztiz bideratuak daude.Irakasleen feedback-a ere izugarria izan da, azkartasunez erantzun dituzte gure zalantzak. Eskerrik asko!
- Ikastaroaren helburua EKI ikasmateriala ezagutzea zen eta helburua guztiz bete duela uste dut.
- EKI proiektua osotasunean ulertzeko oso baliagarria izan zait. Planifikazioa egitea ere oso positiboa iruditu zait.

