Bloga

EKI proiektua curriculum berrira egokitu eta eraldatu egin dugu

Ikaselkar · 2023-01-23 · Ikaselkar

Partekatu

LHrako zein DBHrako EKI proiektua egokitu eta eraldatu egin du Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak. Curriculum berria tarteko, hezkuntza-zentro bakoitzaren eta irakasleen zein ikasleen beharrei erantzungo dien proiektua ondu dugu.

EKI proiektu berritua ezagutu nahi duzu?

Curriculum berria tarteko, hezkuntza ereduaren paradigma aldaketa batean murgildurik gabiltza, eta Ikaselkar hezkuntza argitaletxean prest gaude erronka horiei heltzeko.

  • Berrikuntza pedagogikoan oinarriturik, eta 10 urtetik gorako eskarmentua bildurik, konpetentzien araberako hezkuntza-proiektuak eskaintzen dizkizugu, Bigarren Hezkuntzan eremuka lan egiteko ibilbide-proposamen sendo batekin.
  • 2 urtetik 16 urtera arteko hezkuntza-eredua osatu dugu, etenik gabe, etapa bakoitzean eta etapa barruan ikasleen ezaugarri eta beharretara egokitzen dena; ikaslearen irteera-profila dugu abiapuntu eta helmuga.
  • Euskaran ardazturiko eleaniztasuna eta euskal kulturaren transmisioa gauzatzeko baliabideak bermatzen ditugu.
  • Irakasleen ahalduntzea helburu, bidelagun izango gaituzu; laguntza eta erantzuna bideratzeko gaitasuna duen profesional taldearen eskutik.

EKI proiektua, curriculum berrira egokituta [deskargatu PDFa]

Ikaslearen irteera-profila da EKI proiektuaren abiapuntua eta helmuga. Edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea lortu behar du ikasleak. 

  • Ikas-egoera errealen ebazpenean oinarrituta, konpetentziak landuz ikasi eta irakasten da.
  • Ikas-arlo guztietan prozedura sistematizatuak eskaintzen dira, ikasten eta egiten jakiteko.
  • Euskara ardatz duen hizkuntzen tratamendu integratua egiten da. 
  • Eta konpetentzia guztien ebaluazio-eredua ere sortu dugu zuretzat.

       

 

EKI erabiltzaileen esperientziak 

Gelan EKI proiektua darabilten irakasleekin hitz egin dugu eta haien esperientziak bideo bidez jaso ditugu. Esperientzia guztiak www.youtube.com/ikaselkar kanalean ikusgai dituzu!

 

EKI proiektua ezagutu nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan eta proiektua aurkeztuko dizugu.

  • EKI LH 4-5-6
  • EKI DBH 1-4