Ikaselkar · 2022-04-25 · Ikaselkar
EKI eta Kimu proiektuak ezagutzera emateko zuzeneko online saio berriak

Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak zuzeneko online saio berriak antolatu ditu Eki LH eta DBH eta Kimu proiektuen berri emateko. Bi hezkuntza-proiektuen xehetasunak, eskaintza digitalaren nondik norakoak eta datorren ikasturterako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, eman izena!
2022/23 ikasturtean Eki LH, Eki DBH eta Kimu proiektuek zer ezaugarri eta berrikuntza izango dituzten jakin nahi baduzu, eman izena Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak datozen asteetan eskaniko dituen zuzeneko online saioetan. Proiektuen inguruko xehetasunak ezagutu eta zuzenean galderak egiteko aukera izango duzu.
Bost saio mota eskainiko ditugu; saio bakoitzeko data bat baino gehiago izango duzu aukeran.
2. Eki LH eskaintza digitala
- Eki proiektuak ikaskuntza-ingurune eraginkorrak eta berritzaileak eskaintzen ditu, ezinbestekoa baita ikasleak teknologia modu sortzaile, kritiko, eraginkor eta seguruan erabiltzen trebatzea. Datorren ikasturtean ikaskuntza digitalera jauzi egiteko behar duzun guztia azalduko dizugu.
- Noiz: apirilaren 27an, maiatzaren 4an, maiatzaren 11an, maiatzaren 18an eta maiatzaren 25ean, 12:45etik 13:30era.
- Non: online izango da.
- Eman izena HEMEN.

4. Eki DBH eskaintza digitala
- eki proiektuak ikaskuntza-ingurune eraginkorrak eta berritzaileak eskaintzen ditu, ezinbestekoa baita ikasleak teknologia modu sortzaile, kritiko, eraginkor eta seguruan erabiltzen trebatzea. Datorren ikasturtean ikaskuntza digitalera jauzi egiteko behar duzun guztia azalduko dizugu.
- Noiz: apirilaren 27an, maiatzaren 4an, maiatzaren 11an, maiatzaren 18an eta maiatzaren 25ean, 15:00etatik 15:45era.
- Non: online izango da.
- Eman izena HEMEN.

5. Kimu aurkezpena

- 2022/23 ikasturtean Kimu LH 1 eta 2 izango dira eskuragarri. Kimu proiektuak errealitate hurbileko egoeretan kokatzen du ikaskuntza eta ikasleen oinarrizko konpetentziak garatzea du helburu. 3 proposamen didaktikotan egituratzen da: Erronka, Euskara eta literatura eta Matematika. Ezagutu xehetasun guztiak eta argitu zure zalantza guztiak.
- Noiz: apirilaren 29an, maiatzaren 6an eta maiatzaren 27an, 12:45etik 13:30era.
- Non: online izango da.
- Eman izena HEMEN.
1. eki LH aurkezpena
- Ezagutu eta atera probetxu osoa LHrako eki proiektuari (LH 4-5-6). Konpetentziak egoera errealetan lantzen, garatzen eta ebaluatzen dira, eta egoera horiek askotariko baliabideen erabilera integratua eskatzen dute.
- Noiz: maiatzaren 13an eta maiatzaren 20an, 12:45etik 13:30era.
- Non: online izango da.
- Eman izena HEMEN.

