Ikaselkar · 2024-01-09 · Ikaselkar
EKI eta Kimu erabiltzaileentzat harrera saioak noiznahi eta nolanahi

EKI edo Kimu erabiltzaile hasiberria al zara? Proiektua bera eta eskura dituzun baliabide guztiak aurkezteko harrera saio azkar bat egingo dizugu orain edo zure zentrora irakasle ordezkoren bat iristen den bakoitzean.
EKI edo Kimu erabiltzaile hasiberria bazara, eskatu doan harrera saio bat. Gure aholkularietako baten eskutik, proiektuaren ikuspegi orokorra jasoko duzu eta proiektua gelaratzeko eskura dituzun euskarri eta baliabide guztiak ezagutuko dituzu.
EKI edo Kimu erabiltzaile izateko lehenengo — eta ezinbesteko — 3 urratsak:
- Irakaslearen gunean erregistratu.
- Gelarako baliabideak eskuratu. Baliabide bakoitza non eskuratu eta nola erabili azalduko dizugu.
- Formazio-ibilbidea osatu.
Harrera saioa noiznahi eska dezakezu, orain edo zure zentrora irakasle ordezkoren bat iristen den bakoitzean. Halaber, saioa nolanahi egingo dugu: zure zentrora hurbilduko gara edo, nahiago baduzu, bideokonferentzia bidez (online) egingo dugu.
Eskatu hitzordua klik bakar baten bidez: Eskatu zure harrera saioa
Beste sarrera hauek ere interesgarriak izan daitezke
Ikaselkar · 2026-08-31
Ikasturte berriarekin batera, erabiltzaileen eguneratzea Irakaslearen gunean
Ikaselkar · 2026-05-13
Kili Kili Ipuin jostagarriak, 4-6 urteko haurrek jolas eta ikas dezaten
Ikaselkar · 2026-03-11
'Ardi eta Behi' komiki liburua sortu du Mikel Valverdek, Nazkatasuna album ilustratuko pertsonaietatik abiatuta

