LH · 2022-10-13 · Ikaselkar
Bertsoekin gozatzen hasteko lehen pausuak Kimu proiektuan
Bertsozale Elkartearekin lankidetzan egin dira bertso sortak. Kimuko Erronkak girotzeko, elkarrekin abesteko eta bertso doinuen transmisio lanerako erabiltzen dira, besteak beste.
Kimuko Erronka guztiak bertso sorta batekin hasten dira. Erronketan, ikaskuntza-prozesua abiatzeko ikasleen errealitatetik hurbil dauden egoerak eta bizipenak hartzen dira kontutan. Hasierako kokapenerako, besteak beste, kontestu eta adin tarte honetarako egokitutako bertso sortak sortu dira Bertsozale Elkarterekin lankidetzan.
Ane Labaka Mayoz, Estitxu Arozena Albizu, Iñaki Gurrutxaga Zubimendi, Nerea Ibarzabal Salegi, Maddalen Artzallus Antia, Ander Elortegi, Odei Barroso Gomila edota Iñaki Viñaspre dira, besteak beste, haurrentzako bertso sortak egin dituztenak.
Aurretik esan bezala, ikaskuntza-prozesua abiatzeko eta kokatzeko euskarri bat dira bertso sortak, baina ez da hori funtzio bakarra. Testu mota eta adierazpen artistiko anitzak ezagutu ditzaten da beste helburuetako bat. Gainera, bertso doinuak ezagutuko dituzte eta elkarrekin abesteko eta gozatzeko aukera izango dute.
Bertso sortak Kimu proiektuko Erronka erabiltzaileentzat eskuragarri daude irakaslearen lanerako eremuan, baita www.bertsoikasgela.eus atarian ere.
Gehiago jakin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.