Bloga

Anjel Lertxundiren eta Jokin Mitxelenaren Familia Xelebrea album berria, Kimu bilduman

LH · 2021-05-25 · IKASELKAR

Partekatu

Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak irakurtzen hasiberria den haurrari zuzendutako liburu berria plazaratu du Kimu sailean, Familia xelebrea, Anjel Lertxundik idatzia eta Jokin Mitxelenak ilustratua.

Lehen irakurleari begira, argitalpen berria plazaratu du Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak, Kimu bilduma tarteko. Anjel Lertxundi idazlea eta Jokin Mitxelena marrazkilaria ditu egile Familia xelebrea albumak.

KIMU ipuin-bilduma, irakurtzen eta idazten ikasten ari diren 5 urtetik aurrerako umeei zuzendutako bilduma da, literatura eta ilustrazio maila handiko lanek osatzen dute eta helburua ere anitza dute. Lehen irakurleari zuzendutako bilduma izanik, mundua zein gizakia ulertzen eta ezagutzen, eta irudimena eraikitzen eta lantzen bidelagun izan nahi du. Bide batez, hitzen eta irudien bidez, irakurle gaztetxoenak entretenitu, irakurketan trebatu, hizkuntzan aberastu eta arteaz gozatzen irakastea ere badu helburu.

Honela, bost dira orain artean argitaratu diren album ilustratuak. Juan Kruz Igerabideren eta Ainara Azpiazuren “Nire gorputzean bizi naiz” eta Alaine Agirreren eta Irrimarraren “Badauzkat nire zulotxoan…” liburuekin abiatu zen bilduma. Ondoren etorri ziren Garazi Kamioren eta Julen Ribasen “Galdu dena, azaldu dadila!” eta Castillo Suarezen eta Mikel Anteroren “Loinatzen loa”. Anjel Lertxundik eta Jokin Mitxelenak sortu dute bildumako azken lana, “Familia xelebrea”.


 
FAMILIA XELEBREA
Anjel Lertxundi – Jokin Mitxelena   

Familia guztiak dira xelebreak. Eta, xelebreetan xelebreena, Erramun Babarrun, Mariaje Potaje, Serafin Mokofin eta Arantxa Balantxarena. Behin etxera bazkaltzera gonbidatu zuten lagun baten istorioa kontatzen da hemen. Gonbidatuta zaude zu ere.
 

Anjel Lertxundik idatzi du Familia xelebrea

Jokin Mitxelenak ilustratu du Familia xelebrea