LH · 2023-04-03 · Ikaselkar
"Konpetentziak nola ebaluatu Kimu proiektuan" webinarra ikusi nahi duzu?
Lehen Hezkuntzako arduradun Belen Baztarrika eta Curriculumaren arduradun Amaia Artolazabalen eskutik, Kimu proiektuaren ebaluazio eredua aurkeztu dugu webinarrean.
Ebaluazioari buruzko webinarra egin du martxoaren 30ean Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzenduta.
«Konpetentziak nola ebaluatu Kimu proiektuan» izenburupean, Belen Baztarrika Lehen Hezkuntzako arduradunak eta Amaia Artolazabal Curriculumaren arduradunak Kimu proiektuaren garapenerako proposatzen den ebaluazio-eredua aurkeztu dute.
Curriculum berria aintzat harturik, ebaluazioa hezitzailea da eta irteera-profilean zehaztutako funtsezko konpetentzien garapen-maila izango da ikasleen ikaskuntza ebaluatzeko prozesuaren ardatz.
Ondorengo bideoan saioa berriro ikusteko aukera izango duzu:
Erabilitako aurkezpena eskuratu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan eta helaraziko dizugu.
Halaber, deitu lasai gure hezkuntza-proiektuak sakonago ezagutzeko edo biltzeko eskatuz, eta gustu handiz joango gara zure zentrora:
T.: 943 22 58 76
E.: ikaselkar@ikaselkar.eus
Nahiago baduzu, eman zure datuak eta gu jarriko gara zurekin harremanetan: hitzordua eskatu. Mila esker!