Bloga

"Itzal itzela" eta "Zarata do maiorrean biolin eta pianorako" album ilustratu berriak aurkeztuko ditu Ikaselkarrek ostiralean

LH · 2022-05-04 · Ikaselkar

Partekatu

Leire Bilbaok eta Yolanda Mosquerak elkarrekin sortu dute “Itzal itzela” album ilustratua; eta Iban Barrenetxeak idatzi eta ilustratu du “Zarata do maiorrean biolin eta pianorako”, umorez eta emozioz jositako liburu berezia.

Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak ostiralean, maiatzaren 6an, aurkeztuko ditu Kimu bildumaren baitan plazaratu dituen album ilustratu berriak: “Itzal itzela”, Leirek Bilbaok idatzia eta Yolanda Mosquerak ilustratua, eta “Zarata do maiorrean biolin eta pianorako”, Iban Barrenetxeak idatzia eta ilustratua.

Aurkezpena Ikaselkarren egoitzan izango da, Donostian (Pilotegi, 2), goizeko 11:00etan.

Iban Barrenetxea egilea eta Idoia Arozena argitaletxeko editorea izango dira aurkezpenean. Leire Bilbaok eta Yolanda Mosquerak ere parte hartuko dute prentsaurrekoan, baina online konektatuko dira.

Sinopsiak

ITZAL ITZELA

Leire Bilbao - Yolanda Mosquera

Hondartzara joaten denean, hondar epelaren zurrumurrua sentitzea gustatzen zaio Pauleri. Toallan etzan eta kalatxoriei begiratzea. Harean ezabatuko diren irudiak marraztea… Hondar azpian zerbait mugitzen sumatu duen arte. Geldi geratu da, harrituta, zer egin ez dakiela. Amonaren esaeraz gogoratu da orduan: beldurrari aurre.

 

ZARATA DO MAIORREAN BIOLIN ETA PIANORAKO

Iban Barrenetxea

Album ilustratu honetako abiapuntua, duelu baten lehertzen den piano eta biolinerako musika-entsegu bat da. Protagonistak bi haur musikari dira. Iban Barrenetxeak maisuki idatzi eta ilustratu duen umorez eta emozioz jositako album berezia.